Sakanako Mankomunitatea


“Sakana guztion artean” Plan estrategikoa

14/10/2019

Joan den asteazkenean, urriak 9, aurkeztu zen Lakuntzan, Sakanako udalen eta hainbat eragileren laguntzaz  Mankomunitateak sustatu duen “Sakana guztion artean” Plan Estrategikoa. Bertan azaldu zen, Sakanak 2025era bitarte dituen erronka eta lehentasunei heltzeko unea izanik egingo dela Plan Estrategikoa. Agertutakoek Plan hori guztion artean egitearen garrantzia azpimarratu zuten, Sakana kolektiboki eraikitzen jarraitzeko beharraz jabetuta.

 

 

 

2019/10/09

Etorkizuneko Sakana irudikatu eta eraikitzeko prozesu zabala egingo da herritar eta eragileekin batera. Urriaren 17tik aurrera bilera irekiak eta sektorez, sektorekoak egingo dira Sakanaren diagnosia eta behar nagusiak finkatzeko.

Mankomunitateko lehendakaria den David Orozek parte hartzeko deia egin die herritar eta eragileei: “Gure etorkizunaz ari gara, eta guztion beharra dugu etorkizun hori irudikatu eta errealitate egiteko.”  (info gehiago)