Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

UtzubarEKOgunea

UtzubarEKOgunea Arbizun kokatzen den hondakinen kudeaketa planta da. Bertan hainbat zerbitzu eskaintzen dira:

Hondakin Zerbitzuaren egoitza ere bertan dago.

Hondakinen transferentzia gunea

Mankomunitateak bildutako ontzi arinak, errefusa eta papera eta kartoia UtzubarEKOgunean kokatutako hondakinen transferentzia gunera eramaten dira. Bertan, gabarretan kargatzen dira eta hondakin mota bakoitzak bere bidaia jarraitzen du: ontzi arinak Azkoiengo ontziak sailkatzeko plantara bideratzen dira; errefusa, Tuterako El Culebreteko zabortegia eta biometanizazio plantara; papera eta kartoia, aldiz, prentsatu, balatan bildu eta Atarrabiako Solidus San Andrés paper fabrikara garraiatzen dira.

 

Konpost planta

Sakanan jasotzen den materia organikoa Arbizuko konpost plantara eramaten da, bertan konposta egiteko. Inausketa hondakinak ere jasotzen dira bertan. Horiek txikitu eta konpostaren egituratzaile gisa erabiltzen dira.

Konposta herritarren artean banatzen da, doan.

 

Arriskutsuak ez diren hondakin industrialen hondakindegia

Hondakindegian ez da hiri hondakinik onartzen. Bailarako enpresek sortu eta birziklatu ezin ditzazketen eta arriskutsuak ez diren hondakinak onartzen dira soilik. Horretarako, hondakinen onarpen protokolo bat bete behar dute (analitikak, gehienezko tenperaturak, ikuskaritza bisuala, dokumentazioa…), hondakin zerbitzuak kudeatzen duena.
Pisuaren arabera, onartutako hondakin mota bakoitzak isurketa tasa bat dauka alde batetik eta, bestetik, Nafarroako Gobernuak hondakinak zabortegietan botatzeagatik ezarritako kanona. Kanonaren bitartez jasotako dirua Hondakin Funtsa sortzeko erabiltzen da. Diru horrekin hainbat jarduera egiten dira, hondakinen kopurua murriztu eta hobeto kudeatzeko helburuarekin. Sakanan, adibidez, ZERO ZABOR Komertzioak programa abiatu dugu.

 

Garbigunea 

zer eraman daiteke?

 

 

Arriskutsuak ez diren hondakin industrialen biltegia

Arbizun jatorri industrialeko hainbat hondakin ez arriskutsu onartzen ditugu:

  • PLASTIKO GOGORRA ETA PVC: ongi dauden hodiak biztanleriak berrerabiltzeko har ditzake. Bestela, Adunako Arregi-Etxabe enpresak jasotzen du. Plastiko motaren arabera sailkatu eta birringailu batean txikitzen da. Birrindutako plastikoa lehengai bezala erabiltzen da, hiri altzariak, erratzak, edukiontzi txikiak, etab. sortzeko.

 

  • SILO PLASTIKOA ETA SOKAK: Bidasoa Ecogestión enpresaren bitartez kudeatzen dira. Garbitu eta txikitu egiten da, eta birrindutako plastikoa lehengai bezala erabiltzen da, poltsak eta hodiak egiteko.

 

  • FILMA: Bidasoa Ecogestión enpresaren bitartez kudeatzen dira. Garbitu eta txikitu egiten da, eta birrindutako plastikoa lehengai bezala erabiltzen da,  poltsak eta hodiak egiteko.

 

  • SAREAK: hondakindegira bideratzen dira.

 

  • ARTILEA: Artaxoako konpost plantara eramaten da. Egituratzaile gisa erabiltzen dute.

 

  • EGURRA: Ormaiztegin dagoen Konposgunera doa. Barnizarekin edo beste produkturen batekin dagoen egurrarekin aglomeratua egiten dute. Tratamendurik gabeko egurra txikitu eta egituratzaile bezala erabiltzen dute konposta egiteko.

 

Hondakinaren gunea

Hondakinaren guneak bi helburu ditu: bata, gure hondakinekin zer gertatzen den ikastea, eta bestea, hondakinak murrizteko eta berrerabiltzeko ekintzak egitea.

Konponketa Txokoak eta Sentsibilizazio Guneak osatzen dute.

 

konponketa txokoa

Espazio honetan objektuak konpontzeko hainbat tailer egiten ditugu, haiei bigarren bizitza bat emateko. Tailer horietan aparatu elektrikoak, bizikletak, arropa, eta abar konpontzen ditugu.

sentsibilizazio gunea

Zer gertatzen da gure hondakinekin? Zer egin dezakegu hondakin gutxiago sortzeko? Horrelako galderei erantzuteko sortu dugu espazio hau. Bertan dagoen berrerabilpen gelaren bitartez hondakinen berrerabiltzea ere sustatu nahi dugu.

Espazioa yurta bat da, Sakanako ardien artilearekin egina. Haren zorua babesteko, arropa erabiliarekin egindako material isolatzaile bat erabili dugu. Zimenduak, berriz, pneumatiko zaharrekin egin ditugu.