Hondakinak

Sare sozialetara gehitu
Nafarroak Hondakin Plan berria dauka

Nafarroak Hondakin Plan berria dauka

Abenduaren 14an onartu zen Nafarroako Hondakin Planak (NHP), bilketa sisteman bilakaera garrantzitsua proposatzen du; hala, gaika hondakinen % 65 biltzera pasako da. Errefusaren murrizketa bat ere ezartzen da, % 35era pasako dena. Handik, berreskura daitezkeen materialak hautatu ondoren, zabortegirako errefusa % 63tik % 25era jaistea espero da. Dokumentua datozen urteetan Nafarroako hondakinak prebenitzeko eta kudeatzeko
irakurri gehiago

Altsasun 5. edukiontziaren inguruko bulegoa ireki da

Altsasun 5. edukiontziaren inguruko bulegoa ireki da

Altsasun bosgarren edukiontzia jartzeko prozesua abian da. Honen inguruan edo hondakinen bilketaren inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko, bulegoa ireki da Baratzako Bideko lokomotora zaharrean. Bulegoa astelehen, asteazken eta ostiraletan egongo da irekia 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Doako informazio telefonoa berriz: 900 730450 da.

Altsasun 5. edukiontzia ezartzeko bilerak hasiko dira

Altsasun 5. edukiontzia ezartzeko bilerak hasiko dira

Sakanako Mankomunitatetik, Altsasuko Udalarekin elkarlanean, 5. edukiontzia ezartzeko prozesuari hasiera eman diogu. Prozesu honen lehen pausu bezala, azaroaren 14ean (astelehena) eta 15ean (asteartea), 11:00etan eta 18:00etan Altsasuko herritar guztientzako bilera informatiboak egingo ditugu Iortia Kultur Gunean, non ezartze honen zergatiak eta proposamen orokorra azalduko diren. Bilerak berdinak izango dira, hobekien datorkizuna aukeratu dezazun. Gure asmoa
irakurri gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsa sortzeko frogak

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsa sortzeko frogak

Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Zerbitzurako peoi-gidari izateko lan-poltsa sortuko da oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostuko zereginak hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea izango da Sakanako Mankomunitateko lurralde esparruan, baita Ataleko buruak agintzen dizkienak ere Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuei dagozkien mantentze eta konpontze lanetan. Probak egiten hasiko dira aurki. Probak egiteko onartuen behin-behineko zerrenda,
irakurri gehiago

Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen arteko  akordioa gaikako bilketaren inguruan

Altsasuko Udala eta Sakanako Mankomunitatearen arteko akordioa gaikako bilketaren inguruan

Sakanan atez ateko bilketa sistemak %78ko gaikako hondakin bilketa datua uzten du hilero. Datu honetara gerturatu asmoz, Altsasuko Udalak 5. edukiontzia eta auzo eta autokonposta guneak jarriko ditu. Hondakin bilketaren eskumena Mankomunitatearena da Sakanan, eta Mankomunitatean uste dugu, gaikako hondakin bilketako emaitza onenak ematen dituen sistema atez atekoa dela baina eskualdeko gainontzeko herrietan bezalaxe, Altsasuko
irakurri gehiago

Lan poltsa osatzeko deialdia

Lan poltsa osatzeko deialdia

Oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzeko deialdia 1.-Arau orokorrak. 1.1. Deialdi honen helburua oposaketa bidez Sakanako Mankomunitateko Hondakin bilketa eta tratamendu Zerbitzurako peoien lan poltsa osatzea da. Modu honetan, jadanik baden zerrenda osagarri bat sortuko da, izan ere aipatu zerrendako onartuak ez dira nahikoak. 1.2. Peoi postuak behin
irakurri gehiago

Zero Zabor herrien bilkura Italian

Zero Zabor herrien bilkura Italian

Maiatzaren 20 eta 21ean Capannorin (Italia) Zero Zabor Herrien bilkura ospatu da. Zero Waste Europek antolatutako ekitaldian izan dira Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, Aritz Ayesa Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria eta Luis Intxauspe Hernaniko alkatea. Zero Zabor bidean hondakinen kudeaketa egokia egiten duten herriak daude aipatutako sare honetan. Guztien artean ezagunena, Veneton kokaturiko Contarina eskualdea da
irakurri gehiago

NHKPI – PIGRN

NHKPI – PIGRN

Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratua 2025 Nafarroako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integratuak (NHKPI) hondakinen arloko estrategia finkatuko du Nafarroarako, 2016tik 2025era. 2016 honetan, plana zer izanen den zehaztuko dugu, betiere eztabaidarako irekia dagoen zirriborro-agiri bat abiaburu harturik, testua urte bukaeran taxutua egon dadin. Itzulerako Lurralde Bilera (Ondorioak eta Itxiera) Kultur Etxea, San Migel k., zk.g. IRURTZUN, MAIATZAK
irakurri gehiago

Emauseko Trapuketariek 20 urte Sakanako bilketan

Emauseko Trapuketariek 20 urte Sakanako bilketan

Emauseko Trapuketariek 1995. urtean hasi zuten Sakanan barrena atez ateko altzarien  bilketa, eta egun, tamaina handiko objektuen bilketarekin eta Arbizuko Transferentzia guneko Puntu garbiko objektuen bilketarekin osatzen dute lana. Sakanako 31 herrietako 20.504 biztanleri ematen zaie zerbitzua. Zerbitzuen eskaintza jarraiak eta herritarren parte hartzeak 15 aldiz biderkatu du era egokian kudeatzen diren materialen kopurua, hortik
irakurri gehiago

Sakanako hondakin bilketaren datuak

Sakanako hondakin bilketaren datuak

Sakanako hondakin bilketaren zenbaketa zehatza gauzatu da 2015 urtean zehar eta hauek dira azterketa horrek eman dituen emaitzak. Sakanan, nolabait esateko hiru bilketa sistema daude ezarrita. Altsasun eta Irurtzunen ohiko edukiontziak daude karriketan. Irurtzunen 2015eko otsailaren erdialdean zortzi auzokonpost gune jarri ziren martxan eta 100 etxe inguru apuntatuta daude eta beste familia batzuk autokonposta egiten
irakurri gehiago

Ordenantza fiskala, etxeetako hondakinen bilketa, tratamendua eta ustiapen tasak arautzen dituena

ORDENANTZA FISKALA, ETXEETAKO HONDAKINEN ETA GISAKOEN BILKETA, TRATAMENDUA ETA USTIAPENA EDO DEUSEZTATZEA ETA ZERBITZU HORREK ESKAINTZEN DITUEN GAINERAKO JARDUERAK EGITEKO 2016KO TASAK ARAUTZEN DITUENA I. KAPITULUA Oinarria 1. artikulua. Ordenantza fiskal hau Nafarroako toki entitateei aplikagarri zaien araudi fiskalak ematen dizkien ahalmenen babesean eta beraiekin bat ezarri da. II. KAPITULUA Ordainarazpenaren izaera 2. artikulua. Ordenantza
irakurri gehiago

Ordenantza, zabortegiko 2016ko prezio publikoak

ORDENANTZA, ARBIZUKO ZABORTEGIAN INDUSTRIETAKO HONDAKINAK BOTATZEKO 2016ko PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA Oinarria 1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau. Zergapeko egintza 2. artikulua. Zergapeko egintza da industrietako hondakin ez-arriskutsuak ematea, Arbizuko zabortegian trata ditzaten. Salbuespenak 3. artikulua. Ez da salbuespenik eginen
irakurri gehiago

Oskako delegazio bat bilketa selektiboa ezagutzera

Oskako delegazio bat bilketa selektiboa ezagutzera

Urtarrilean madrildarren bisita jaso genuen gure hondakinen kudeaketa ezagutzeko, eta aste honetan, Oskatik 24 lagun etorri dira. Hainbat teknikari eta udal agintarirekin batera Ingurumen saileko diputatua den Mª Isabel de Pablo Melero ere hemen izan da. Vermican, Sakanako Mankomunitatearekin Ekonomia Berdea abian jartzeko elkarlanean diharduen enpresako kide den David Moralesekin etorri zen delegazioa. Mankomunitateko egoitzan
irakurri gehiago

Beira bilketaren inguruko kexen harira

Beira bilketaren inguruko kexen harira

Azken aldi honetan herritarren kexak jasotzen ari gara beira botatzeko igluak gainezka daudelako eta beirak lurrean amaitzen duelako. Beiraren bilketaz ECOVIDRIO enpresa arduratzen da Nafarroako Gobernuarekin daukan hitzarmen baten ondorioz. ECOVIDRIO arduratzen da edukiontziak jartzeaz, hustutzeaz, garbitzeaz, mugitzeaz eta abar. Azken urte honetan aldaketak egon dira, murrizketak egon dira eta ECOVIDRIOK ASCAN izeneko enpresa bat
irakurri gehiago

Gongorako Hondakinen Tratamendurako Gunera bisita

Gongorako Hondakinen Tratamendurako Gunera bisita

Ainara Aiestaran, Sakanako Mankomunitateko lehendakari ordea, Aitor Karasatorre Sakanako Mankomunitateko lehendakaria eta Iñaki Lizarbe, EH Bilduko udalgintza arduraduna, Gongorako Hondakinen Tratamendurako Gunea ikustera joan dira. Aritz Aiesa, Gongorako lehendakariak, Alvaro Martínez, gerenteak, Carmen Lainez, zuzendariak eta Miguel Ángel Díazek hartu dituzte bertan. Zenbait elkarlan proposamen aztertzen ari dira. Gongorako Hondakinen Tratamendurako Gunearen infografia.

Hondakinen Kudeaketa Integralerako Enplegu Tailerraren amaiera ekitaldia

Hondakinen Kudeaketa Integralerako Enplegu Tailerraren amaiera ekitaldia

Duela sei hilabete 15 ikasle hasi ziren Altsasun hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko Eskola Tailerrean lanean. Proiektua Sakanako Mankomunitateak  Vermican Soluciones de Compostaje, Kerabi Gestión Medioambiental eta Ekogras Recuperación y Reciclado de Aceite enpresek sustatu zuten eta Nafarroako Enplegu Tailerraren finantziazioarekin kontatu du. Eskolaren zuzendaria eta irakaslea izan den Nagore Ocejok aurkeztutako itxiera
irakurri gehiago

242 ikasle hondakin kudeaketa tailerretan

242 ikasle hondakin kudeaketa tailerretan

Sakanako Mankomunitateak eskainitako hondakinei buruzko sentsibilizazio-tailerretan Altsasuko, Urdiaingo, Iturmendiko, Etxarriko, Olaztiko, Lakuntzako eta Irurtzungo  242 ikaslek parte hartu dute. Hondakinen prebentzioa eta gaikako bilketa bultzatzea da tailerren helburua, eta Nafarroako Gobernuak sustatzen ditu, GAN enpresaren bidez, eta Sakanako Mankomunitateak antolatzen ditu. Tailerrak doakoak dira ikastetxeentzat eta langile espezializatuek koordinatzen dituzte. Lehen hezkuntza eta DBHko 1.
irakurri gehiago

TEEH-en erakusleiho lehiaketako sari banaketa

TEEH-en erakusleiho lehiaketako sari banaketa

Zarrakazteluko “Milar Jiménez”, Iruñako “Iluminación Helios” eta Faltzeseko “Ingeniería Electricidad Soto” izan dira “TEEH-en birziklapenaren inguruko erakusleihoen 2. lehiaketa” lehiaketako irabazleak hurrenez, hurren 1.2.3. postuan. Nafarroako Gobernuak bultzatutako lehiaketa Gestión Ambiental de Navarra enpresa publikoaren eta Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak (TEEH) birziklatzeko entitate kudeatzaileek bidez. Lehiaketaren helburua herritarrak eta dendariak etxe tresna elektriko eta
irakurri gehiago

Jostailuen azoka berezia

Jostailuen azoka berezia

Emauseko Trapuketariek azoka berezia antolatu dute abenduaren 15etik 31ra Triki Traku gunean. Urte osoan zehar jostailu asko jasotzen dute garbiguneetan eta etxeetan, horietako asko ongi egon ohi dira eta beste batzuk, konponketa txiki batzuk medio erabilgarri jartzen dituzte Trapuketariek. Horiek saltzeko azoka prestatu dute abendurako. Mota honetako jostailuak erosita jostailuak hondakin bihurtzea ekiditen da, hau
irakurri gehiago

TEEH-en birziklapenaren inguruko erakusleihoen 2. lehiaketa

TEEH-en birziklapenaren inguruko erakusleihoen 2. lehiaketa

TEEH bat tresna baten hondakina da: pila, bateria edo entxufe bidez funtzionatzen duen tresna baten hondakina. Garrantzitsua da hauek behar bezala birziklatzea, izan ere, toxikoak edo oso kutsakorrak dira hauen zati asko eta zati gehienak aldiz birziklagarriak dira. Ongi kudeatu gabe zuzenean zabortegietara botatzen baditugu, ingurumenari arazo bat sortzen diogu eta errekurtso bat galtzen dugu.
irakurri gehiago

BirziklApp hondakinak errazago birziklatzeko aplikazioa

BirziklApp hondakinak errazago birziklatzeko aplikazioa

BirziklApp Nafarroako Gobernuak eta Sakanako Mankomunitateak aurkeztu duten aplikazioa da, Android sistema eragilerako eta Appel gailuetarako garatua izan da. BirziklAppek dakarren informazioa euskaraz eta gaztelaniaz dago, Nafarroako herri desberdinetara moldatua dago eta menuaren bidez erraz konfiguratu daiteke. Ecoembes enpresak urtero egiten duen biztanleriaren ohitura eta jarrerei buruzko azterlanetan oinarrituz biztanleriaren beharrak asetzea helburu du aplikazioak.
irakurri gehiago

Hondakinen kudeaketarako elkarlanerako borondatea Kontseilariaren aldetik

Hondakinen kudeaketarako elkarlanerako borondatea Kontseilariaren aldetik

Isabel Elizalde Landa Garapeneneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilari berria Altsasun izan da aste honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoak zuzendu eta Sakanako Mankomunitateak, Garapen Agentziak, Kerabi eta Vermican enpresek, Ramon Plana maisu konpostatzaileak antolatutako Udako Ikastaroen hasiera ekitaldian. Bertan, hondakinen sorrera saihestu behar dugula eta hauen berrerabilgarritasuna sustatu behar dela, eta hau gutxi batzuen lana izan
irakurri gehiago

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsaren sorrera

Hondakin bilketa zerbitzuko lan poltsaren sorrera

Sakanako Mankomunitateko Hiri Hondakinak Bildu eta Tratatzeko Zerbitzurako peoi-gidari izateko lan-poltsa sortuko da oposizio-lehiaketa bidez. Lanpostuko zereginak hiri hondakin solidoak bildu, garraiatu eta tratatzea izango da Sakanako Mankomunitateko lurralde esparruan, baita Ataleko buruak agintzen dizkienak ere Mankomunitatearen instalazio eta ibilgailuei dagozkien mantentze eta konpontze lanetan. Probak egiten hasiko dira aurki, informazioa osoa jasotzeko eta izen-emateko
irakurri gehiago

Hondakinen kudeaketari buruzko udako ikastaroa Altsasun

Hondakinen kudeaketari buruzko udako ikastaroa Altsasun

Sakanako Mankomunitateak lagunduta, Nafarroako Unibertsitate Publikoak “Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen aukera sozioekonomikoak eta ingurugirokoak hondakinen kudeaketari eta materia organikoari aplikatuta” udako ikastaroa antolatu du Altsasun. Irailaren 8an eta 9an garatuko den ikastaroan Italiako, Kataluniako, Galiziako eta Nafarroako hondakin kudeaketa desberdinak ezagutuko dira, hauen garapena, arrakasta eta izan duten eragina ere aztertuko dute. Hondakinen kudeaketak eskaintzen
irakurri gehiago

Emergentzia gunea erre dute Olatzagutian

Emergentzia gunea erre dute Olatzagutian

Bart ezezagun batzuek atez ateko emergentzia guneko etxolari su eman diote eta kixkalia utzi dute.

Sakanako konposta opari

Sakanako konposta opari

Egun hauetan Mankomunitateko teknikariak, herriz, herri, 2013an egiten hasitako konposta banatzen ari dira. HERRIA LEKUA EGUNA DATA ORDUA Ziordia Frontoi ondoan Astelehena Ekainak 8 11:00-13:00 Olazti Intsumisio Plazan Asteartea Ekainak 9 11:00-13:00 Urdiain Plazan Asteazkena Ekainak 10 11:00-13:00 Iturmendi Plazan Osteguna Ekainak 11 11:00-13:00 Bakaiku Plazan Ostirala Ekainak 12 11:00-13:00 Etxarri-Aranatz Udaletxeko aterpean Astelehena Ekainak
irakurri gehiago

Lan eskaintza: Birziklatze eskola tailerreko zuzendari

Sakanako Mankomunitateak, hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko eskola tailerrerako zuzendari lanpostua eskaintzen du. Lanaldi osorako sei hilabete eta erdiko iraupena izango du kontratuak.  Ezinbesteko baldintzak dira IRAKASKUNTZA ESKUMENA izatea, tailerreko modulu batzuen irakaskuntza bere gain joano baita, eta euskarako C1 (EGA edo baliokidea) edo maila proba gaindituta izatea. Interesik duen orok curriculuma bidali
irakurri gehiago

Lan eskaintza: Birziklatze tailerreko irakasle

Sei hilabeteko lanaldi osoa eskaintzen du Sakanako Mankomunitateak, hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko eskola tailerreko irakasle batentzat. Ezinbesteko baldintzak dira IRAKASKUNTZA ESKUMENA izatea eta euskarako C1 (EGA edo baliokidea) edo maila proba gaindituta izatea. Interesik duen orok curriculuma bidali beharko du ealsasua@navarra.es gaia Oferta F1183 izanik edo Altsasuko Lanbide Agentziako bulegora eraman. Informazio
irakurri gehiago

Valorg proiektu europearraren nazioarteko biltzarra Altsasun

Egitaraua Osteguna, maiatzak 14 9’00 Progress Valorg proiektuko partehartzaile transazionalei ongietorria 9’30 Bergogoratzea : VALORG egitaraua, helburuak eta esperotako emaitzak 10’00 Atsedena 10’30 Benchmarking informearen aurkezpena 13’00 Bazkaria 14’30 Cluster nazionalak; • Cluster nazional bakoitzeko helburu eta rolak • Cluster nazionalekin egindako bileren laburpena 15’00 Ebaluazio lantaldea eta protokoloa •Galdeketak Lan berdeen lan taldea Lan
irakurri gehiago

“Sobra basura” dokumentala

“Sobra basura” dokumentala

Sobra basura dokumentala ikusi.

“Basurero para rato” dokumentala

“Basurero para rato” dokumentala

Europak bost urteren buruan etxeko hondakinen erdia biriklatua izan dadin eskatzen du. Basurero para rato