Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ttipi-Ttapa

Nahikoa eta gehiegi frogatua dago zer nolako eragin onuragarria duen eskuarki jarduera fisiko moderatua egiteak. Jarduera fisikoa erregulartasunez egitea osasunerako lehentasun bat da, gaixotasun kroniko-degeneratiboei aurrea hartzeko batez ere hirugarren adinean. Animatu eta hasi Ttipi ttapa pasio talde batean!

Hitzorduak:

  • Astearteak, 10:00etan Bakaikuko udaletxe aurrean
  • Astearteak, 11:00etan Iturmendiko udaletxe aurrean
  • Ostegunak, 11:00etan Lakuntzako udaletxe aurrean
  • Ostegunak, 16:00etan Etxarriko osasun etxe aurrean
  • Ostiralak, 9:00etan Uharte Arakilgo udaletxe aurrean
  • Ostiralak, 11:30ean Irurtzungo udaletxe aurrean