Sakanako Mankomunitatea


Misioa, ikuspegia eta balioak

MISIOA
Sakanako herritar, udal eta izaera anitzeko eragile sozial eta ekonomikoentzat ongizatea helburu duten politika publikoak eraikitzea eta kalitatezko zerbitzu publiko mankomunatuak eskaintzea. Horretarako kudeaketa eraginkorra, langile inplikatuak eta elkarlana oinarri izango ditu, eskualdeko komunitatearen kohesioa landuz eta kanpoko eragileekin harreman estrategikoak eraikiz.

IKUSPEGIA
Sakana sozialki, ekonomikoki eta ingurumenari dagokionez modu iraunkorrean garatzeko, Mankomunitatea entitate erreferentziala izatea: bertan garatzen diren proiektuengatik, zerbitzuen kalitateagatik, kudeaketaren bikaintasunarengatik eta gobernantza ereduagatik.

BALIOAK
· Iraunkortasuna: hurrengo belaunaldiei etorkizuna edukitzeko aukera bermatu nahi diegu, gaur egun ditugun beharrei ere erantzuna emanez.
· Proaktibitatea eta jarrera eraikitzailea: etorkizunean sor ditzakeen egoerak aurreikusiz, sor daitezkeen arazoei irtenbideak eman eta aldaketarako eta hobekuntzarako erabakiak hartu eta aurrera eramaten dituzten pertsonak nahi ditugu.
· Eraldaketa-koherentzia: euskalduna, feminista, inklusiboa, ekologikoa, osasuntsua… den Sakana eraikitzeko lan egiten dugu, eta Mankomunitatea ere norabide horretan egoteko neurriak hartzen ditugu.
· Elkarlana: interes talde guztiekin elkarlanean oinarritutako harremanak bilatzen ditugu.
· Gobernantza irekia: sakandarren mankomunitatea gara. Gardentasuna, kontu ematea, parte hartzea eta erabakitze gaitasuna bultzatu nahi dugu.
· Konpromisoa eta elkartasuna: Sakanarekin konprometituak gara, herri dimentsio gaindituz eta herrien arteko elkartasuna sustatuz.