Gabonetako hondakin bilketa zerbitzua

abendua 18, 2020

Gabon egunean, abenduak 25, eta urte berri egunean, urtarrilak 1, ez da hondakin bilketa zerbitzurik eskainiko.

Zehaztapenak:

  • – Sakanako garbigune finkoak (Arbizu, Altsasu) zabalik egongo dira astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:30 arte, jai egunetan izan ezik.
  • – Emausgo Trapuketariek zerbitzua ematen jarraituko dute. 948464867 telefonoan edo hemen egin daiteke eskaera.
  • – Hondakinak ez dira poste, etxola edota edukiontzien ondoan utzi behar.

Ohar bereziak atez ateko bilketa duten herritarrei:

  • – Ontzi arinak etxean gorde behar dira  hurrengo bilketa eguna arte, hau da, astearte-arte (bi kasuetan)
  • – Larrialdiguneen erabilera egokia egin behar da: hau da, larrialdietarako bakarrik erabili behar dira.
  • – Egunean bilduko den frakzioa atera bakarrik, ondo banatuta.

Galderak eta zalantzak bideratzeko 900730450 doako telefonora dei daiteke edo info@sakana-mank.eus helbidera idatzi.

Sakana txukun eta garbi mantentzen den eskualdea izaten jarrai dezan guztion ardurarekin.


<< atzera