Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Nor garen

Dagoeneko hogeitabost urte baino gehiago igaro dira Sakanako Plangintza Orokorrerako Mankomunitatea osatu zenetik. Izan ere, 1985ko irailaren 12an Sakanako hainbat udal elkartu ziren, eskualdeko udal eta kontzeju guztiak bilduko zituen Mankomunitatea sortzeko. Mankomunitatearen helburuak, besteak beste, denen interesekoak diren eta udalerrien arteko lankidetzan oinarritutako irtenbideak behar dituzten kudeaketa-gaiak aztertzea eta konponbidea ematea dira.

Gaur egun, Sakanako Mankomunitatea honako herri hauek osatzen dute: Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Ergoiena, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.

Sei dira Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuak: goi eta behe uraren hornidura, hiri hondakinen bilketa eta tratamendua, euskara, immigrazioa, kirolak eta etxebizitzak zaharberritzeko bulegoa.

Sakanako eskualdeak 305.5 km2 ditu, eta 20.000 biztanle baino gehiago bizi dira bertan.

Web orri honen bidez, informazioa eman nahi dizugu udalaz gaindiko entitate honek garatzen dituen programa, zerbitzu eta jarduerei buruz eta, aldi berean, ezagutzera eman nahi dizugu nolakoa den Mankomunitatea barrutik.

Era berean, atari hau interaktiboa izatea nahi dugu. Izan ere, horen bidez ezagutu nahi dugu eskualdeko herritarrek eta zerbitzuetako erabiltzaileek gure udalen eta mankomunitatearen interesekoak diren hainbat gairi buruz duten iritzia. Gure ustez, elkar ezagutzeak zerbitzu hobeak ematea ekarriko du.

Jakitun gara oso mesedegarria dela Sakanako Mankomunitateari buruzko informazio guztia ikuspegi global eta praktikoarekin biltzen duen orri eguneratua izatea. Hori dela eta, oso atsegina da guretzat web orri berri hau herritar guztien esku jartzea. Jakin ezazue orri hau sortu dela Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuei buruzko informazioa emateko.

Berriro diogu Mankomunitateko langileek zein entitate hau osatzen dugun udaletako ordezkariek izugarrizko ilusioa eta gogoa jartzen ditugula eguneroko jardunbidean, Sakanako herritar guztiei Mankomunitateak eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko.

Horregatik guztiagatik, web honek eskaintzen dizun informazioa zuretzat erabilgarria izatea espero dugu.