Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Lehen sorospenen ikastaroa Olatzagutian

Lehen sorospen ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuak Olatzagutiako kultur etxean. Lau orduko bi saio izanen dira, zehaztu gabe dauden bi larunbatetan.

Ikastaroa, gurasoentzat, kirol arduradunentzat, monitoreentzat edo interesa duen edonorentzat antolatuak daude. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Ikastaroaren eduki teorikoa:

  • Anatomia eta fisiologia.
  • Lehen sorospenen oinarrizkoak.
  • Apurketak, zauriak eta hemorragiak.
  • Bendajeak eta immobilizazioak.
  • Oinarrizko bizi euskarria eta bihotz-birikietako erreanimazioa
  • Larrialdi neurologikoak: epilepsia, sukarrak eragindako konbultsioak, sinkopeak, lipotimiak.
  • Arnas larrialdiak: asma, arnas bideen buxadura.
  • Inguruak sortutako larrialdiak.
  • Lehen sorospenen inguruko legedia.

Saio praktikoak:

  • Bendajeak eta immobilizazioak.
  • Zauriak eta odol isuriaren kontrola.
  • Bihotz masajea eta bihotz biriken berpiztea.
  • Oinarrizko botikina.

Izen emateko epea: urtarrilak 20.

Izen emateak:
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoa: 948 464 866
www.sakana-mank.eus

Sutegi elkartean 
Alberto Landa
Telefonoa: 628776848

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea.
Laguntzaileak: DYA, Sutegi taldea eta Olaztiko Udala