Euskara ez-sexista ikastaro espezifikoa Altsasun

March 2, 2017

Helburuak: Euskara erabiltzen dugunean generoari buruzko hausnarketa egitea eta estrategia egokiagoak erabiltzea.

Nori dago zuzendua ikastaroa? EGA edo C1 maila duten toki-administrazioko langileei.

Zer irakatsiko da ikastaroan?

Hizkera sexista antzematen, batik bat gaztelaniatik datorkiguna.

Euskara ez-sexista sortzeko estrategiak erabiltzen.

  Ikastaroaren nolakotasuna: Aurrez aurrekoa, dinamikoa eta praktikoa izanen da. Testu errealak landuko dira, hortaz, eskertuko da ikasleek beren materiala eramatea.

Egutegia: Martxoak 31 (ostirala).

Ordutegia: 8:15etik 11:15era.

Tokia: Altsasuko Gure Etxean (Foruen Plazan).

Irakaslea: Inma Zestau Baraibar (Nafarroako Gobernuko teknikaria).

Izen-ematea: 2017ko Martxoaren 28a baino lehen izena eman behar da euskara1@sakana-mank.eus helbide elektronikoan.

Konpentsazioak: Lan-orduen kontura eginen da.

Matrikula: Ikastaroan parte hartzeko ez da ordaindu beharko.

Ziurtagiria: Bertaratzen direnei asistentzia-agiria igorriko die Nafarroako Gobernuak.

Argibideak: Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuan (948 464840 eta euskara1@sakana-mank.eus).

Izen ematea: Izen emate orria (hemen deskargatu eta ordenagailuan bete dezakezue Adobe Acrobat Reader programarekin. Bestela, inprimatu, eskuz bete, eskaneatu eta bidali).

Sare sozialetara gehitu


<< atzera