Kulturartekotasunaren II astea Irurtzunen

April 17, 2018

Apirilaren 16tik 23ra

Atakondoa ikastetxea, bertako guraso elkartea, Itxipuru taldea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzua eta Mankomunitatearen ANITZARTEAN kulturartekotasun zerbitzuak, bigarrengoz antolatu duen ekimenak hiru atal bereizi izango ditu:

  • Apirilaren 16tik 20ra, Atakondoan, munduko 5 kontinenteetako hainbat kontu ezagutzeko aukera izango dute ikasle eta bertaratzen direnek: jakiak, ontziak, baratzak, jantziak, oinetakoak, hizkiak, musikta tresnak… Nola/zer askari mota egiten den munduan zehar, zein jokuetara jolasten duten …
  • Apirilaren 21ean berriz, Munduko Arrozen ekimen berria izango da , Foru plazan 10tatik aurrera. Jakiez gain, sentsibilziazioa , mahai jolas berri baten aurkezpena…..etab……ez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek
  • Eta asteari bukaera emateko, apirilak 23 astelehenean, Liburuaren eguna ospatuko da plazan, goizeko 9tatik aurrera: txoko anitzak izango dira: hizkuntzena, orri markatzailearen, liburuen truekea, ANITZARTEAN txokoa…

Ordurako prestatu dituzten ipuin ibiltariak ere irakurriko dira, eta postalen erakusketa bat izango da. Hortaz, bertaratzen direnek, Irurtzunen dagoen aniztasunaz gozatu eta aberasteko aukera izango dute.

Denak gonbidatuak zaudete.

Irurtzungo Kulturartekotasun kartela2018_32x62cm-traz-01 (2)

Sare sozialetara gehitu

<< atzera