Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Ongi etorri Errefuxiatuak?

Nor da errefuxiatua?
Definizioaren arabera, pertsona bat errefuxiatua da “ arrazoi politiko, etniko, erlijioso, sexual, nazionalitate, edota talde sozial bateko kide izateagatik, bizitzeko toki seguru baten bila bere lurraldetik ihes egin behar duena.”
Bere bizitza arriskuan izatearen benetazko izua daukana.
Baina errealitate gordina da, egoera horretan dauden milaka eta milaka pertsona, ez direla errefuxiatuak, ez baitute legezko estatus hori onartua oraindik.
Izan ere, nola justifika dezake batek egoera horretan dagoenik?

2015ean 65 milloi pertsona ziren desplazatuak. Horietatik, 21 milloi, errefuxiatuak.
2015ean Europara milioi bat pertsona iritsi zen Mediterraneotik barrena. Horietatik 4000 bidean hil ziren.
Grezian esateko, 2016ko irailaren 6an, 60.000 pertsona daude errfuxiatu baldintza onartua izateko zain. Gaizki deituriko “errefuxiatuen kanpoetan” harrapaturik.
Inorako irtenbiderik gabe, ez mugimendu askatasunik, ezta erabakitzeko eskubiderik gabe.
Nazioareko babesa badutela ziurtatzen dien agiria eskuartean ez duten bitartean, ez dira errefuxiatuak izango, ez legez ez inola.
Baina bitartean, nazioarteko babesa eskatu duten gizakiak dira.
GIZAKIAK BAI.  Ez dezala INOR AHAZTU HORI.
Eta bitartean, gaizki deituriko Giza Eskubideen Europak, EB-Turkia akordia sinatu du, zeinak egoera delikatu honetan daudenei, berez dagozkien eskubide denak urratzen dizkien.
Zergatik? : Uneko bidalketak baimentzen dituelako, eta hori debekatuta dago Giza Eskubideen Europako Hitzarmenean.
Ginebrako itunean, espreski aipatzen delako inor ezin dela bere lurraldera bueltatu arazi, bere bizitza arriskuan badu bertan.
Azken agiri honetan ere aipatzen delako lurralde jatorriarengatik inor ez diskriminatzeko printzipioa
Turkiak ez duelako bermatzen errefuxiatuen deboluzio ezaren printzipioa.
Zertan ari gara hortaz?
Eta ondorengoak gu bagara?