Arga eta Aragoi ibaiak elkartzen diren ibaiertzetik joango da urriaren 29ko mendi-bizikleta martxa. 52 kilometroko ibilaldiak Alesbes-Villafranca, Martzilla, Azkoien-Peralta, Milagro, Faltzes eta Funes zeharkatuko ditu 214m-ko altimetriarekin. Bertan bazkalduko da eta autobusa, goizeko 7:00etan Altsasuko autobus geltokian hartuko da. Kontuz! Gau horretan ordu aldaketa izango da eta.
Izen-ematea urriaren 25an amaitzen da eta 10euro ordaindu beharko dira Euskadiko Kutxako 3035 0116 93 1160003328 kontuan.
Izen-emateak 686 457048 -948 46 48 66 telefonoetan edo kirolak@sakana-mank.eus helbidean.
Antolatzailea, Sakanako Mankomunitatea, laguntzailea, Barranka Txirrindulari Taldea.