Emauseko Trapuketariek azoka berezia antolatu dute abenduaren 15etik 31ra Triki Traku gunean. Urte osoan zehar jostailu asko jasotzen dute garbiguneetan eta etxeetan, horietako asko ongi egon ohi dira eta beste batzuk, konponketa txiki batzuk medio erabilgarri jartzen dituzte Trapuketariek. Horiek saltzeko azoka prestatu dute abendurako.
Mota honetako jostailuak erosita jostailuak hondakin bihurtzea ekiditen da, hau da, bizi berri bat ematea lortzen da. Jostailuen ekoizpenak zein birziklapen prozesuak energia asko kontsumitzen dute eta hondakin bihurtzen direnean, ingurumena nabarmen kaltetzen dute zabortegira botatzen direnean eta, batez ere, erretzen badira. Horregatik, jostailuak berreskuratzean eta berrerabiltzean lurraren baliabide naturalak ez agortzearen alde egiten da eta sortutako kutsadura gutxitu egiten da.
Jostailu hauek gainera, merkeagoak dira eta Gabonetan haur guztiek jostailuak izateko aukera ematen dute. Bestalde, lanpostu berriak sortzen laguntzen die Trapuketariei, gaur egun Nafarroako Trapuketarietan 220 lagun aritzen da lanean. Azkenik mezu bat helarazi nahi izan dute Trapuketariek “Oso garrantzitsua da Gabonen ospakizunaren birplanteamendu bat, batez ere kontuz ibili behar dugu transmititzen ditugun baloreekin, umeek ez lukete garai hau iragarkietako bizitza eta gauzen desioan bizi behar. Ingurugiroarekiko eta sozialki bidezkoagoak diren ospakizunak bizitzera gonbidatzen zaituztegu”.
Abenduaren 15etik 31arte, Triki Trakun Trapuketarien Errotxapeako egoitzan, Rio Arga 36 helbidean, mota guztietako jostailuak: Nancy, Scalextric, Exin, Barriguitas, Playmobil, Lego, haurrentzako liburuak eta mozorro bilduma handi bat.
Ordutegia:astelehenetik ostiralera 10:00etatik – 13:30era eta 16:30etik – 19:30era. Larunbatetan goizez.