Koronabisuraren zabalpena eteteko indarrean sartu diren neurrien eraginez, bertan behera geratuko dira Mankomunitateko zerbitzuek antolatutako hainbat ekitaldi. Ekitaldi batzuen data berriak jakitean iragarriko dira eta beste batzuk ez dira eginen.
Igandean Altsasun egitekoa zen Lilasterketa bertan behera gelditu da. Era berean, asteartean egitekoa zen Errotik, Sakana parekidea; Sakanako emakumezko eta gizonezkoen arteko berdintasunerako I. Planaren aurkezpena atzeratu egingo da. Martxoaren 28an Ihabarren programatutako “Birritan bortxatua” antzezlana ere atzeratu da. Bestalde, Sakanako zinegotzi eta alkateendako eta Euskara Batzordeetako kideendako trebakuntza-saioa iragarria zegoen martxoaren 25erako, hau ere atzeratu egingo da eta data berria jakitean iragarriko da, berdin, martxoaren 26an eta apirilaren 2an ahalduntzea sormena sentituz ikastaroa.
.