Duela sei hilabete 15 ikasle hasi ziren Altsasun hiri hondakinak eta hondakin industrialak birziklatzearen inguruko Eskola Tailerrean lanean. Proiektua Sakanako Mankomunitateak Vermican Soluciones de Compostaje, Kerabi Gestión Medioambiental eta Ekogras Recuperación y Reciclado de Aceite enpresek sustatu zuten eta Nafarroako Enplegu Tailerraren finantziazioarekin kontatu du.
Eskolaren zuzendaria eta irakaslea izan den Nagore Ocejok aurkeztutako itxiera ekitaldian, 16 ikasleak presente egon dira ,eta Nagorerekin batera, mahai buruan Aitor Karasatorre, Sakanako Mankomunitateko lehendakaria eta Miguel Ángel Jorge, Altsasuko Enplegu Agentziako ordezkaria. Nagorek, kurtso osoaren intentsitatea azpimarratu nahi izan du, bai eta ikasleek atera dituzten nota bikainak ere, orain, Hiri Hondakinak eta Industrialak Kudeatzeko Lanbide Ziurtagiria izango dute eta Lan-arriskuen Prebentziorako Oinarrizko ziurtagiria ere bai. “Azterketak bukatu eta gero, formakuntza osagarriarekin jarraitzean, izugarrizko maila duten profesionalak izan ditugu ondoan” esan du Ocejok.
Hondakinen Kudeaketako formakuntza amaituta, ikasleek praktikara eraman behar izan dute ikasitakoa lan sozial batean. Entitate sustatzaileetan egiten diren zazpi lanpostu ezagutzeko aukera izan dute, modu honetan ikasleek hondakinen kudeaketaren inguruko ikuspegi orokor bat jaso ahal izan dute. Lan soziala beharrezkoa izan da ikasitako teoria praktikan aplikatua izateko.
Bere aldetik, Aitor Karasatorrek gogorarazi digu Europar Batasuna munduko energia kontsumitzaile handiena dela eta bere energia erreserbak gero eta eskasagoak direla. “Hondakinen trataeraren helburu nagusia, hauek zabortegietan ez amaitzea da, hondakinen trataera zuzenak helburu ekonomikoak izan behar ditu eta ingurumena zaintzeko, paisaia, lana eta baldintza sozialak hobetzeko eta sortzeko erabili behar dugu. Enplegu Berdea izena du.”
Karasatorrek gogorarazi du Eskola Tailerrarekin batera Valorg proiektu europarrean parte hartzen ari dela Mankomunitatea, honek materia organikoaren berreskuratzea, formakuntza eta enplegua bateratzen ditu. Honi jarraikiz, aste honetan berean Mankomunitateak Vermican enpresaren bidez bi pertsona kontratatuko ditu eskualdeko konpostegien jarraipena egiteko. Hasteko, aste pare baterako kontratua izango da eta ondoren, hiru hilabeteko beste bi kontratu aurreikusten dira. Eskola Tailerraren bigarren edizioa ere iragarri du Karasatorrek eta eskualdeko Udaletxeei eskerrak eman dizkie ekintza mota hau posible egiten laguntzen dutelako.
Miguel Angel Jorge Nafarroako Enplegu Zerbitzuko ordezkariak berriz, Mankomunitatea eskertu du proiektu hau abian jarri izanagatik eta esperientzia errepikatzeaz poztu da. Esan duenez, Altsasuko Enplegu Agentziaren laguntza osoa izango du bigarren txanda honek ere. Formakuntzetan laguntza eskaini duen Batuta-Sakana enpresako ordezkaria den Javi Bergarak birziklatutako materialekin egindako opari batzuk eman dizkie ikasleei eta gogorarazi nahi izan die kimu berdeak hemen direla “baina beti gure esku daudelako, eta orain, 16 pertsona hauek oso ongi formatuta daude lanerako”, ekonomia zirkularraren errealitatea eta garrantzia azpimarratu ditu eta sinesten denaren alde apustu egiteko esan du.
Bideo pare bat ikusi eta gero, ikasleek ziurtagiriak jaso dituzte eta Arbizun dagoen transferentzia gunera bisita egin dute.