Andra Mari Ikastolaren III. binakako lasterketa, Naparpellet Saria jokatuko da maiatzaren 21ean Etxarri Aranatzen. Lasterketa herrikoia edonori irekia dago. Aurten “Berdintasuna helburu” dute lema nagusia eta horregatik lilaz jantzita joateko deia egin dute.
Urtero bezala, haur bakoitzak heldu batekin parte hartu ahal izango du, eta LH 5. mailatik aurrera nahi bezala osatu ahal izanen dituzte bikoteak.
Izen emateak maiatzaren 19 arte egin daiteke Ikastolako idazkaritzan 2 euroren truke. Maiatzaren 21ean bertan berriz Udaletxeko estalopean egin ahal izanen da izen ematea 4 euroren truke.
Modalitateak:
Haur hezkuntza: 16:30ean – 200m
LH 1. eta 2. maila: 16:45etan – 400m
LH 3. eta 4. maila: 17:00etan – 800m
LH 5. mailatik gora: 17:15etan – 2.250m
Ondoren argazki erakusketa, auzatea eta festa giroa izenen da.
Antolatzailea: Andra Mari Ikastola
Babeslea: Naparpellet
Laguntzaileak: Berria, Etxarri Aranatzeko Udala, DYA Sakana eta Mankomunitateko Kirol Zerbitzua.