Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sentsibilizazio kanpaina 2016ko udan

_DSC1073

Migrazio eta migratzaileen inguruko aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruen aurrean… aniztasuna, berdintasuna, errespetua eta diskriminazio eza.

Zergatik kanpaina hau?
Gero eta anitzagoa den gizartean bizi gara. Eta Etorkizuna ere halakoxea dator, anitza, hitzaren osotasunean. Etorkizuna modu baikorrean kudeatu ahal izateko, maite ditugun baloreak, gureak ditugun baloreak (aniztasuna, berdintasuna, errespetua , diskriminazio eza) sakandar ororen bihotzetara iris daitezen. Sakandar bakoitzaren sakontasunera, gizatasunera iritsi nahi dugulako.
Ezaguna den logoa hartu nahi izan dugu, erraz identifikatzeko. Indartsua, bizia, gogoz betea, alaia eta baikorra, aniztasuna kudeatzeko berdintasuna, errespetua, eta diskriminazio eza oinarri ditugulako. Bihotzean daramatzagun balioak ditugu, bihotzeko bidetik iritsiko bait gara aniztasunaren bidean pausu egokiak ematera.

Zertarako kanpaina?
Sakandar denak (jatorri, egoera jurídiko-administratibo, sinismen, ohitura, kultura, erlijio, hizkuntza…) hausnarketara gonbidatzeko. Zeren inguruan? Migrazio, etorkinen inguruan izan ditzakegun aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruen aurrean hausnartzeko. Barrura begirada bat eman dezagun.    Gure hizkeren aurrean hausnartzeko: “Etorkizuna beltza”, “zulo beltzean aurkitzen da”. Halako hizkeren aurrean hausnartu eta ohartu ondoren gure jarrera aldatuz, pertsona orori dagokion berezko duintasuna ez kaltetzeko, ez zauritzeko.

Zergatik jaietan?
Erronka handia da. Aniztasuna ez baita  batetik bestera kudeatzen. Jaiak ongi pasatzeko tartea dira. Denok ongi pasatzekoa ordea. Hori hala, eta baikorrago , abegikorrago aurkitzen garenez (kanpotik datozenak onartzeko, guregandik desberdina dena onartzeko), une egokitzat jotzen dugu jai giroan hastea kanpaina. Izan ere: zenbat eta errespetu gehiagoz jokatu, gozamen gehiago denontzat, zenbat eta berdintasun gehiago, gozamen gehiago denontzat. Zenbat eta diskriminazio eza gehiago duen gure portaerak, gozamen gehiago denontzat. Zenbat eta bihotz irekiera aniztasunari, orduan eta leku eta gozamen gehiago denontzat.

Hortaz, jai giroa, garai polita da balio horietan lanean hasteko, edota sakontzeko. Ez da ordea garai bakarra izanen, jaiak eta gero kanpainak jarraituko baitu.

Nola garatuko da?
Bost bide:
1-Herrietako jaietan leloa daraman pankarta udaletxeetan jartzea
2-Suziria bota behar duen pertsona-talde, udal ordezkariei leloa daraman kamiseta bana oparitzea, egun horretan jar dezan
3-Herrietako jaietako egitarauetan, kanpainaren leloa txertatzea
4-Zonaldeko pertsona ezagunekin (esparru eta jatorri anitzekoak) kartelak jarri nahi ditugu hiru txandetan udan zehar (ekaina, uda erdira, eta uda bukaera aldera)
5- Pirritx, Porrotx, eta Marimototxen bideoa webgune eta youtubean zintzilikatu. https://www.youtube.com/watch?v=pmz1N86gu_Y

-Norekin kanpaina?
Denok dugu egitekoa aniztasunaren kudeaketan: harrera gizarteak, eta etorkinak. Udalek ere bai, herritarren eskubide zein betebeharren bermatzaile direnetik. Hasiera besterik ez da , uda ondoren kanpainak ere jarraituko du.

Hamaika sinismen, ohitura, kultura… egonagatik, izakia bakarra baita: gizakia
Hamaika sentimendugatik, bihotza bakarra baita
Hamaika mundu egonagatik, Sakana bakarra baita, bakarra eta anitza
Hamaika hizkuntza entzunagatik, Euskara denen ari, euskarri.
Beste mundu bat posible delako, berdinagoa, diskriminazioa praktikatzen ez duena, errespetuzkoagoa, bihotzez anitzagoa…