Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Triatloi monitorea

Eskaintzaren datuak
Enpresa: SAKANAKO MANKOMUNITATEA
Lanpostu kopurua: 1
Lanpostua: TRIATLOIKO MONITOREA
Baldintzak:

a) Espainiako nazionalitatea edukitzea, edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa; bestela, ahaidetasun harremana izatea maiatzaren 24ko 10/2001 Foru Legean adierazi bezala. Halaber, Europar Erkidegoak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunen aplikazio eremuko pertsonak izatea, hau da langileen zirkulazio librearen barrenean.
b) Kontratazio momentuan honetako titulu bat edo parekidea izatea edo eskatu izana:

1) Triatloi monitore titulua
2)Gorputz- eta kirol-ekintzak gidatzeko teknikari titulua
3)Gorputz- eta kirol-ekintzen animaziorako goi mailako graduko teknikari titulua
4)Heziketa fisikoko magisteritza
5)INEF edo SHEE
d) Eginkizun publikoak betetzeko desgaitua edo gabetua ez izatea, eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia ez izatea.
e) Lanpostuaren eginkizunetarako behar den gaitasun fisikoa nahiz psikikoa izatea.
f) Euskaraz jakitea. C1 titulua izatea edo euskara maila frogatzeko ahozko proba gainditzea.
Lanaldia:
25 ordu hilabetean (urritik maiatzera).
Hautaketa prozesua:

Kurrikulumaren balorazioa

a) Azken 5 urtetan atletismoko monitore aritu izana, 4 puntu urte bakoitzeko, gehienez 20 puntu.

b) Prestakuntza ikastaroak, futbolarekin zerikusia badute, 0,005 puntu ordu bakoitzeko, gehienez 10 puntu.

Jardueraren memoria
Eskaera eta kurrikuluarekin batera memoria bat aurkeztuko da, 10-12 urteko haurrentzako ordu bateko triatloi saio bat azalduz, eta lortu nahi diren helburuak zehaztuz. Gehienez 4500 karaktere izango ditu. Gehienez 60 puntu.
1.go eranskina: Saio bat prestatzeko jarraitu daitezkeen pausuak.

Memoriaren defentsa
Gehienez 10 puntu.
Proben egutegia:

Kurrikulua, eskaera (2.eranskina) eta memoriaren aurkezpena, abuztuaren 5ean, 14:00 ordu arte. Enplegu bulegoan edo Sakanako Mankomunitateko erregistro orokorrean.

Euskara proba abuztuaren 9an, 09:00etatik aurrera Sakanako Mankomunitatean.
Memoriaren defentsa: abuztuaren 11ean, 09:00etatik aurrera Sakanako Mankomunitatean.

Lan poltsa lau urterako izango da.
Pertsona bati deitzen bazaio (telefonoz) eta ez da hitz egitea lortzen, 24 ordu itxoin eta oraindik ez bada komunikatzea lortu, zerrendako azken postuan kokatuko da.
Batenbatek lanpostua hartzen ez badu zerrendaren azkenean kokatuko da.
Salbuespenak:
Lan kontratua izatea momentu horretan
Behin behineko ezintasunean edo, amatasun edo adopzio bajan egotea.
Pisuzko argudio bat.
Eskaera eta CVrekin batera, hautagaiek aurkeztu beharko dituzte bertan agertzen diren meritu guztiak egiaztazen dituzten dokumentuak.

SAKANAKO MANKOMUNITATEKO LEHENDAKARIA

Aitor Karasatorre Mugurutza