Iazko arrakasta ikusirik, Altsasuko jaietan II. MUNDUKO ARROZAK ekimena ospatuko da irailaren 18an, goizeko 11:00etan Zubeztia plazan.
Munduko han eta hemengo toki anitzetako pertsonek elkar ezagutzeko parada, norberak berezkoa duena plazaratzeko aukera, parte-hartzeko tartea, hausnarketarako tartea, desberdinak baino berdinagoak garenaz ohartzeko bidea izan nahi duen “jai” honek, iazkoa berritu, osatu eta hobetu egin nahi du.
Iaz bezala, goizeko 11:00etan hasita, Senegal, Maroko, Gambia, Altsasu eta beste hainbat tokitan arroza eta beste jaki batzuk nola prestatzen diren ikusteko aukera izanen da. Eta prestaketen ondoren , dastaketa txiki bat eskainiko da. Horrekin batera beste hainbat ekimen izanen dira henna tailerra, musika, sentsibilizaziorako eta hausnarketarako tartea, sorpresaren bat…
Baina gero eta altsasuar gehiagoren parte-hartze zuzena sustatu nahi dugu ekimen honetan. Horregatik egun horretan zuek ere parte-hartzea nahi genuke nahi duzuen moduko arroza edo beste jakiren bat prestatuz. Ondoren bazkari bat eskainiko zaie parte-hartzaile guztiei. Han bildutakoak elkar ezagutzeko aukera ederra izanen dugu.
Horretarako deitu 648070710 telefonora, eta osatu parte-hartzearekin, berez aberatsa den eguna.
Altsasu anitza delako, jaso agur koloretsu bat
Sakanako Mankomunitateko Immigrazio Zerbitzua