Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Yakusi Altsuko Eskueria bideo lehiaketako aurkezpen epea luzatu da

A photo by Alejandro Escamilla. unsplash.com/photos/BbQLHCpVUqA

Azaroaren 30era arte luzatu da bideoak aurkezteko epea.

Altsasuko hizkeran egindako bideoak edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak erabiltzen dituzten bideoak sarituko ditu Altsasuko Udalak. Taldean egin beharreko lanak izanen dira. Izan ere, lehiaketaren helburua da kuadrilletan euskaraz egitea, areago, Altsasuko hizkera erabiltzea. Gazte talde handi bat ari da Altsasuko hizkera berreskuratzen eta hau aukera paregabea da jasotako hori praktikan jartzeko.

.

Sariak honako hauek izanen dira: lehendabiziko saria: 300 euroko balea Altsasuko Dendarien Elkarteko denda batean gastatzeko. Bigarren saria: 4 lagunendako afaria Altsasuko jatetxe batean (100 euroko gastua guztira). Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta emango zaio Sakanako Mankomunitatearen funtsetik.

.

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

1. Edozein taldek edo kuadrillak parte hartu ahal izango du. Ez dira bakarkako lanak onartuko.
2. Talde edo kuadrilla bakoitzak nahi adina bideo aurkeztu ahal izango ditu.
3. Bideo bakoitzak, gutxienez, 5 minutuko iraupena izango du, eta gehienez ere, 10 minutukoa.
4. Gaia librea izango da.
5. Animaziozko lanak onartuko dira.
6. Bideoak Altsasuko hizkeran egingo dira edo Altsasuko hizkerako hitzak eta esamoldeak baliatuko dira.
7. Bortizkeria, irainak, arrazakeria, sexismoa edota errespetu falta ez dira onartuko, eta horiek agertzen dituzten bideoak lehiaketatik kanpo geratuko dira.
8. Musikak, norberak egina edo bakarlari edo talde bati hartua dela ere, euskarazko hitzak izan behar ditu. Nolanahi ere, hitzik gabeko musika ere ametitzen da.
9. Bideoa bidaltzen dutenek hainbat datu gehitu beharko dituzte: bideoaren izenburua, taldearen edo kuadrillaren izena, taldekideen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa.
10. Bideoak erregistroa@altsasu.net helbidera bidaliko dira Wetransfer bidez. Azaroaren 30a izango da lanak jasotzeko azken eguna.
11. Hiru adituk osatutako epaimahaiak lanak ikusi eta epaituko ditu, kalitate teknikoa, originaltasuna, sormena eta Altsasuko hizkera kontuan hartuta.
12. Sariak honako hauek izanen dira: lehendabiziko saria: 300 euroko balea Altsasuko Dendarien Elkarteko denda batean gastatzeko. Bigarren saria: 4 lagunendako afaria Altsasuko jatetxe batean (100 euroko gastua guztira). Altsasuko hizkera hobekien erabiltzen duenari Sakanako gaiei buruzko liburu-sorta emango zaio Sakanako Mankomunitatearen funtsetik.
13. Altsasuko Udalak eskubidea izango du jasoko diren bideoak Interneten eskegitzeko eta jendaurrean proiektatzeko.
14. Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, parte-hartzaileek onartu egiten dute lehiaketa honetan ematen dituzten datu pertsonalak Altsasuko Udalaren fitxategi batean gordeta geratuko direla.
15. Bideo-lehiaketan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.