Data: 2020 otsaila
Ber:07
Sakanako Mankomunitatearen KUDEAKETA POLITIKA ondorengo funtsezko irizpideetan oinarritzen da:
UNE-EN-ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 45001 arauetan eta EFQM ereduan oinarrituriko kudeaketa sistema eratu eta mantentzea.
Bezeroen, erabiltzaileen eta langileen nahiak eta espektatibak ezagutzea, haien satisfazioa lortzeko.
Bezeroen, erabiltzailearen eta langileen satisfazioa lortzeko baliabideak eta bitartekoak sustatzea.
Bikaintasuna, eraginkortasuna, gardentasuna, partaidetza eta hurbiltasuna kalitatezko zerbitzu publikoak eskaintzeko orduan.
Mankomunitateko zerbitzuen arteko elkarlana eta zeharkakotasuna (diskiminazio sozialik gabeko Sakana lortzeko, bere hizkuntza, kultura eta identitatea zaintzen duena eta gizarte erantzukizuna garatzen duen Sakana lortzeko. Sakanan bizi, ikasi eta lan egiteko).
Konpromisua, lidergotza, eta bitarteko tresnak eta baliabide ekonomikoak, berdinsasunezko gizartea eraikitzeko.
Jarduketa guztietan genero-ikuspegiaren zeharkakotasuna txertatzea eta horretarako behar diren tresnak ezartzea.
Sakanako Mankomunitateak euskararen normalizazio prozesuan erreferentziazko agente izan nahi du, eta eragile papera hartuko du horretarako.
Entitateak egiten dituen jarduera eta zerbitzuei aplikagarri diren legezko eta arauzko baldintzak ezagutzea, hauek betetzearen konpromezua hartzea eta baldintza horiek kudeaketa sisteman ezartzea.
Entitateak aurrera egiteko hobekuntza beharren azterketa eta balorazioa.
Entitateko langileen garapena eta hobekuntza.
Entitateak antolatzen dituen jarduerak etengabe hobetzen joatea.
Hondakinen gaikako bilketa, birziklapena, balorazioa eta berrerabilpena hobetzen joatea.
Hondakin gutxiago sortzea, errefusa % jeistea eta zabortegira errefusa gutxiago eramatea.
Ur zerbitzuan erregistratu eta fakturatzen den ur diferentzia murriztea.
Baliabide naturalen erabileraren eraginkortasunaren eta klima aldaketaren kontzientziazioa.
Ahal den neurrian bulegoan sortzen den papera guxitzea.
Sortzen diren hondakinak ongi kudeatzea.
Argindar kontsumoa, gas konsumoa eta abar ahal den efizienteen izatea. Lanerako behar den energia propioa eta garbia sortzea.
Deuseztatzea ezinezkoa bada, arriskuen kontrola egingo da langileen osasunean kalteak ekiditeko.
Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren helburu nagusia, langileen osasunari kalteak ekiditea da
Arriskuen deuseztapena eta arriskuen gutxitzea segurtasun eta osasun lanean.
Ikerketa burutuko da langileen osasunaren kalteak edota inolako gertakaririk gertatuz gero, getakai horietatik ikasi eta neurriak hartuko dira berriz gerta ez daitezen.
Langileen osasun egoeraren zaintza jarraia, lan-munduko jatorria duen edozein kalte ekiditzea.
Entitateak egiten dituen jarduera eta zerbitzuei aplikagarri diren legezko eta arauzko baldintzak ezagutzea, hauek betetzearen konpromezua hartzea eta baldintza horiek kudeaketa sisteman ezartzea.
Hobekuntza Segurtasun eta Osasun Laneko jardueratan
Lan-baldintza seguruak eta osasungarriak eskaintzeko konpromisoa, lanari lotutako lesioak eta osasunaren narriadura prebenitzeko. Era berean, politika hori erakundearen helburura, tamainara eta testuingurura egokitu beharko da, baita Laneko Osasunerako eta Segurtasunerako dituen arriskuen eta aukeren berariazko izaerara ere.
Antolakuntzako pertsona orori jakinarazten zaio, hierarkia lerroaren bidez zabaltzen da SOLaren garrantzia.
Langileei eta haien ordezkariei (halakorik balego) kontsultatzeko eta haien parte hartzea bultzatzeko konpromisoa.
SOLaren kudeaketa sistemaren etengabeko hobekuntza bultzatzen da.
Aldizkako berrikuspena, enpresaren errealitateari zuzentasunez erantzun eta indarrean dagoela ziurtatzeko.
Kompromezua hartzen da entiatearen zuzendaritzaren estrategiarekin bata datorren SOL helburuak ezartzeko.
Gidaliburu honetan definitu eta ezartzen den kudeaketa politika, gerentearen ustez:
Koherentea da entitateak etorkizunari begira duen estrategiarekin.
Kudeaketaren helburuak berrikusi eta ezartzeko erreferentziazko markoa eskaintzen du.
Kudeaketa Sistemak ezarritako baldintzak betetzeko konpromisoa mantenduko du eta eraginkortasuna etengabe hobetu.
Entitate osoak ezagutu, ulertu eta bere gain hartzen du.
Gerenteak kalitatea zaintzeko eta baliabide egokiak eskaintzeko duen konpromisoa berresten du.
Lan arriskuen prebentzioa, guztion eta antolakuntzako pertsona bakoitzaren zeregina da. Pertsona bakoitzak bere jokabidearekin, eragin dakiokeen arriskuak ekidin eta dauden arriskuen berri eman beharoko du hauek deuseztatu, murriztu edota kontrolpean eduki ahal izateko.
Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren oinarrizko laguntza moduan, enpresak Prebentzio Zerbitzua sortu du. Zuendaritzaren aholkulari gisa lan egindo du. Lan arrriskuen prebentziorako baliabide teknikoak eskaini, erabakiak hartzeko informazioa erraztu eta lan arriskuak gutxitzeko, antolakuntzak bideratutako ekintzak babestuko ditu.
Gure entitateak, lan arriskuen maila guztietan konpromisoa hartua du. Hori del eta, lan arriskuen prebentzio kudeaketa sistema eratzen duen Prebentzio Plana ezarri eta mantentzen du.
Lan arriskuen prebentzio kudeaketaren helburu nagusia, langileen osasunari kalteak ekiditea da. Horretarako, kudeaketa etangabeko- hobekuntzaren baitan dago, helburu hau lortzea erraztuko duen antolakuntza eta aurrerapen tekniko guztiak gehitu nahi dira. Zuzendaritza, helburu hau betetzeko beharrezkoak diren baliabideez hornitu da.