Entrenamendu fisikoko sesio indibidualizatua, indarra, oreka eta malgutasuna mantentzeko eta hobetzeko. Helburu nagusia bizi-kalitatea hobetzea da, eguneroko jarduerak hobetuz lortzen dena.
Ariketa fisiko osasuntsuak eta seguruak landuko dira, kirolaren eta ariketa fisikoaren profesional batek gidatuta.
Norentzat?
Nolabaiteko menpekotasuna duten hirugarren adineko pertsonei zuzenduta dago proiektua.
Non?
Etxarriko Osasun Zentroan.
Noiz?
Ostiraletan 16:00etan.
Zertarako?
Ahultasuna eta hausturak saihesteko edota gutxitzeko, arrisku-faktore nagusiena ekidin behar da: aktibitate fisiko eza eta portaera sedentarioa.
Hori dela eta, adineko pertsonen artean ariketa fisikoa egitea bultzatuko da eta, bereziki, ariketa fisiko eraginkorrena landuko da: indarra lantzeko ariketak, osasuna hobetzeko, gaixotasun batzuen tratamendurako eta bizi funtzioen okertzea eta erorketak ekiditeko.
Helburua: Beraien autonomia mantentzea eta dependentzia ekiditea. Horretarako beharrezkoa da indar ariketak egitea.
Bihotza zaindu. Maila fisikoa hobetu. Osasun mentala eta kognitiboa zaindu. Zahartzea atzeratu.