Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Kalistenia tailerrak

Kalistenia, ariketa fisiko multzo bat da eta nork bere gorputzaren pisua erabiliz gihar talde desberdinak indartzen dira. 12-16 urte bitarteko pertsonei zuzendutako ordu beteko ikastaroa antolatu ditu Mankomunitateko kirol zerbitzuak. 

Altsasu: Abuztuak 9, astelehena. 17:00tan, Dantzalekuko atletismo pistan.

Etxarri Aranatz: Abuztuak 10, asteartea. 17:00tan igerilekuan.

Arbizu: Abuztuak 11, asteazkena. 17:00tan, Kattuka ondoan dagoen Kalistenia parkean.

Irurtzun: Abuztuak 12: osteguna. 17:00tan, igerilekuan.

Ordu beteko iraupena izango dute gutxi gora behera.

Izena emateko telefono honetara deitu edo idatzi:

608697550

aktibatu@sakana-mank.eus

Azken eguna: Abuztuak 6, ostirala.

Antolatzailea: Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua, Sakanako Mankomunitatea.

Laguntzaileak:

Altsasu, Etxarri, Arbizu eta Irurtzungo Udalak.

Nafarroako Gobernua

Sakanako ikastetxeak

Gizarte zerbitzuak