Amaia Okariz Ormaetxea hezitzailea, Olatz Garde Mazkiaran hondakin teknikaria, David Oroz Alonso Sakanako Mankomunitateko lehendakaria eta Itziar Zudaire Salegi hezitzailea aurkezpen ekitaldian.
Kanpainaren helburua da komertzioen bitartez Sakanako bizilagunen artean erosketa jasangarriago batzuk sustatzea hondakin gutxiago sortuz. Horregatik komertzioen partaidetza eskatzen dugu material desberdinak banatzeko eta hauen erabilera sustatzeko.
Banatu behar diren material berrerabilgarriak, hauek dira:
-Harategi eta arraindegietan: tuperrak.
-Janari denda eta fruta dendatan: yutezko poltsak.
-Gainontzeko dendatan (arropa denda, okindegiak, belardendak, zapatadendak, lurrindendak, txirrindula dendak, etab.): kotoizko poltsak.
-Jatetxeetan janari soberakinak etxera eraman ahal izateko ontzi konpostagarriak, janariaren xahuketari aurre egiteko.
-Zenbait janari dendatan, janari soberakinak aprobetxatzeko errezetak eskuragai izango dira ere.
Parte hartzen duten komertzio eta jatetxeek, beren jardueran sortutako hondakinak ongi bereizteko konpromezua ere hartu beharko dute. Bi baldintzak bete ezkero, poltsa edo tuperren banaketa eta haien erabilera sustatu, eta hondakinak ongi bereiztu, bereizgarri bat emango zaie ZeroZabor Komertzioa duen zeinua duen pegatina batekin.
Aurrerago tabernekin eta botikekin ere gai hau landu nahi genuke.