Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Sakanako Mankomunitateak bere aurrekontua indartu du 2022rako 

  • 5,4 Milioi euroko aurrekontuarekin ekingo dio urteari, iazkoa baino % 13,30 euro gehiago
  • Sakana eskualdea eta zerbitzu publikoak indartzearen aldeko apustu garbia egin da. 
  • Besteren artean, Sakanako ibilbide ziklablearen proiektua egingo da eta Hondakin eta ur zerbitzuak indartuko dira. 
  • Ez da tasa igoerarik aplikatuko Zabor bilketan eta Ur zerbitzuan. 

 

“Mankomunitatea indartuta, Sakana osoa da indartzen duguna”, adierazi du David Oroz Sakanako Mankomunitateko Lehendakariak. Orozek berak azpimarratu nahi izan du “Une zailak bizi izan ditugu azken bi urteotan, eta sarri esan dugu etorkizunari aurre egiteko modu eraginkorrena elkarrekin egitea dela, komunala indartzea, eta hori da 2022rako onartu dugun aurrekontuari esker eginen duguna”. 

Honela, aurrekontuak berak 620.000 euro inguruko igoera izango du iazkoarekiko. Igoera horren erdia (330.000 €) udalen ekarpenaren igoeratik datorrela kontuan izanda, esan daiteke Sakanako Mankomunitatea eta bere proiektua dela indartzen dena, osotasunean. Zentzu honetan Orozek udalen inplikazioa biziki eskertu nahi izan du. 

 

Ibilbide ziklablea, Hondakin bilketarako kamioiak eta Ur Partzuergoaren proiektuak

Osotasun horrekin batera, hainbat atal izango dira indar berezia hartuko dutenak. Horietako bat da Sakanako ibilbide ziklablearen proiektu konstruktiboa  idazteko diru partida; zehazki, 50.000 €ko aurrekontua izanen duena, eta eskualdea balioan jartzeko erabiliko dena. Datozen urtetan Sakana bertebratuko duen ardatza izango da ibilbide ziklablea eta aldi berean Arabako lautadarekin eta Plazaolako ibilbide berdearekin konektatuko gaitu. 

Gainera, Hondaki zerbitzua hobetzeko eta eguneratzeko hainbat inbertsio egingo dira. Horietako bat kamioi berrien erosketa izango da: 190.000 € euroko diru-partida aurreikusi da horretarako. Azken urteetan erosi diren beste hiru kamioiei 2022an bi hauek gehituko zaizkie.

Ur Zerbitzuari dagokionez, bi proiektu sustatuko dira. Batetik, ura ozonoarekin tratatzeko proiektua. Egun erabiltzen diren aditiboak neurri handi batean ordezkatuz uraren kalitatea hobetzeko helburua du proiektuak. Bestetik, ETAP Ur-arazte plantan turbina bat jartzea onartu zen, bertatik elektrizitatea sortu eta energia ekologikoagoa garatzeko. 

 

Igoerarik ez tasetan

Gainera, ez da tasa igoerarik izango ez hondakinen zerbitzuan ez eta ur zerbitzuan ere. Guztia kontuan izanik, David Orozek ondorio nagusi hau azpimarratu nahi izan du: “Zerbitzu publikoak indartzen ditugu, hobetzen ditugu, eta, gainera, proiektu berriei bide ematen diegu. Hori guztia ekarpen kolektibotik egiten dugu, eta, hori, garrantzitsua baino, ezinbestekoa da.”