Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ELKARTASUNEZKO AZOKA, APIRILAREN 10ean ALTSASUN

Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN zerbitzuak eta Sakana Harrera Haranak pasa den 2021.ean egindako Ongi-etorri Elkartasun 15aldiari jarraiki, eta orduan jasotako proposamen bati erantzuna eman nahiean, Elkatasunezko azoka ekimena antolatu da.

Iaz, ANITZAREAN zerbitzuak garatu zuen Elkar EZAGUTU eta ONARTU , elkar®EKIN ongi BIZItzeko proiektuan txertaturik zegoen ekimena.

Aurten aldiz, Sakanan(h)itza proiketuan txertatzen da Elkartasun Azoka.

 

Hamaika helburu lortu nahi da ekimen honekin:

*Etxean ditugun gauzak, egoeran onean daudenak, eta erabiltzen ditugunak, berrerabiltzea.

Beste bizi bate matea, baina bizi solidarioa, azokaren egunean salmentan jarriz (horratarko, ostiraleko gauzen bilgune toki bat iriki da apirialren 8ra arte; gauzak jaso, sailkatu eta txukun jartzeko azokaren egunerako prest egon daitezen)

*Prezio merkean gauza horiek salduaz, etxeko ekonomia egoera ahulean dutenei erreztasuna ipini (paternalismotik urrun, justizia soziala eta aukera berdintasunaren bila)

*Elkartasunean jarraitze modu anitzetan, eta talde/gizaki…..anitzeekiko

  • Salmentatik ateratzen den dirua, SAKANA HARRERA HARANA herri plataformari bideratuko zaio, bere egitekoan lanean jardun dezan.
  • Jendeak borondate osoz eta elkartasunez eman dituen gauzak sobratuko balira, gerakin horiek Elkarri Laguntza Iruñako elkarteari bideratuko zaio, bere egitekoarekin jarrai dezan.

 

Azoka, ez da salmentarako gune soila izango. Ez horixe. Askoz ere gehiago izango da:

*Elkarren ondoan bertartzen direnak goizaren partea pasatzea bilatzen da ere.

Zertarako? Ba elkar ezagutzeko, estereotipoa eta aurreiritziekin joaten hausteko, aniztasunaz jabetzeko……eta zurrumurruak desaktibatzen joateko.

 

Horiek lortzeko hainbat gune izango dira:

-Zurrumurru—–ez gunea (zurrumurruen inguruko hausnarketarako)

-Gigza Eskubdieen gunea (haien unibertsaltasunaz eta urraketaz hausnartzeko)

-Hausnarketarako gunea: hausnartzera eramango gaituzten galdera, irudi…..izango da.

 

Orain Ukrania dugu oso presente, eta Altsasun ere. Egoki da haiekiko elkartasuna adieraztea , baina baita mundu mailako besetea hainbat eta hianbat gatazka, injusticia, eta eskubide urraketa ere: Palestina, Sahara, Yemen, Mali, Kongo, Etiopia, Afganistan……. Horiek ere presente ditugu.

Sakanan(h)tza poriektuaren izenak dioen bezala, eta ANITZARTEANen metodologíari jarraiki, sakandarrei hitza emanen diegu beste behin, nola ez.

Baita haiek dakarkiten ama hizkuntzei ere, minorizaturikoei elkartasuna eta keinua adieraziaz, alegia. Horretarako aman hizkuntzen txokoa, eta jolasak izango dira. Apirilaren 8an, ijito herriaren nazioarteko eguna izango da. Haiek ere presente izango ditugu, beti ditugun bezala. Aniztasunaren okaren jolasean, alde guzti hauekin “jolastu” eta ikasteko aukera izango da.

Guzti hori, musika ederrez girotua.