Sakanako Mankomunitatearen Hondakin Zerbitzuak jakinarazi nahi dizue, hurrengo ostiralean martxoak 24, administrazio publikoan ematen ari den estabilizazio prozesua dela medio, bilketako hainbat langilek Euskarabidean euskara probak egin behar dituztela. Horregatik, hainbat bilketa ibilbidek ordutegi aldaketak izango dituzte.
Beraz, honako herrietan, atez ateko bilketa, ez ohiko ordutegian egingo da:
-Olazti
-Urdiain
-Iturmendi
-Bakaiku
-Arbizu
-Lakuntza
-Uharte Arakil
Barkatu eragozpenak