Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

KULTUREN ARTEKO ZIKLOA IRURTZUNEN

1.) NONDIK DATOR EKIMENA?

Sakanako  Mankomunitatearen Anitzartean zerbituzak, eskualdeko OGZak eta Itxipuru taldeak, 11 urte daramatzagu Munduko Arrozak ekimena aurrera eramaten, bertako borondatezko taldearekin batera.

Ekimen honekin jatorri anitzeko auzokideen hurbiltze eta hartu-emana bultzatu nahi dugu, gastronomia medio.

Ekimenak sinbologia hau dauka: arroza, munduan jan daitekeen elikagaia denetik, berdinak egiten gaitu gizakiok. Hori bai, gure ohituraren arabera, sukaldatzeko moduak, jatorria… sukaldatze hori anitza da. Hortaz, desberdinak bezain berdinak gara.

Gisa honetako esparruetan partehartzeko proposamena beti irekia izaten da eta da. Hau da, partehartzaileek erabiltzen dute nola parte hartu, zer eta nola egin… Beti ere, elkarrekiko errespetua bermatuz.

Herritarrek egiten dizkiguten proposamenak jaso eta aurrera eramaten saiatzen gara. Hori bai, beti, beti, ekimena bera bere hasieratik ebaluaketaraino elkarrekin egitea bermatzen saiatzen gara. Horretarako, jatorriz anitza den lantaldea osatuz.

Duela bi bat urte, hasi zen Irurtzunen Kulturen arteko diagnostikoa egiteko prozesua.

Horri gehitzen zaio kulturen arteko topaketen aukerak proposatzen eta hoiekin aurrera egiteko “beharra eta nahia”.

Anitzartean-ek makina bat proposamen jaso ditu eta jasotzen ditu zentzu honetan. Guzti horiei bidea emateko proposamena Kulturen ARTEko zikloa da, ondorengo lerroetan, modu laburrean bada ere, azaltzen duguna.

 

2.) EKIMENAREN HELBURUAK

  • HELBURU OROKORRAK

Kulturen arteko elkarbizitzaren alde jarduten jarraitzea, eta egoera zein portaera arrazista edota xenofoboak ekiditea. Orain artean egin dugun bezala.

  • HELBURU ZEHATZAK

2.1. Herriko hainbat komunitateek egindako eskaera bati erantzuna ematea: herriko zerbitzuen funtzionamendua zein den ezagutzea.

2.2. Kulturen arteko topaketen aukerak maiztasun gehiagoz eskaintzea, gastronomiatik haratago doazen ekimenak medio.

2.3. Proposaturiko ekimenetan, jatorri anitzeko biztanleen parte hartze aktiboari ateak edota moduak irekitzea.

2.4. Irurtzunen dagoen kultura aniztasuna ikustaraztea, izate anitzeko jarduerak aurrera eramanez (hizkuntza aniztasuna, ARTEa, eta gastronomia).

2.5. Jatorri anitzeko pertsonen parte hartzea aktiboarekin kontatzea ekimenen antolaketarako: bere hasieratik, azken unera arte.

2.6. Bertara datozenen harrera hobetzea, herrian dauden zerbitzuen inguruko informazioa eta funtzionamendua zuzenean eskainiz.

2.7. Herrian egon daitezkeen zurrumurruen desaktibazioan eragitea. Bai etorkinekiko zurrumurruak, nola euskararekikoak ere.

 

3.) KULTUREN ARTEKO ZIKLOA-REN PROPOSAMENA

Gaur egun esku artean dugun egitaraua hau da. Egunero ekintza bakoitzak ildo angusi bat izango du ardatz.

APIRILAK 1 (Larunbata)

10:00 Bisitak: Kultur Etxea eta Piku

12.00 11 Hizkuntza – 11kolore | Foruen plazan

    • Munduko ipuin eta lo-kantak hizkuntza anitzetan: euskara, kitxwera…
    • Hizkuntzen grafien tailerra: arabieraz, thamazighteraz, bulgarieraz, romaniz, woloferaz…
    • Munduko esaeren liburua

Honekin, herrian dauden hizkuntzak, gutxituak direnak, eta ama hizkuntzak plazaratu nahi dira. Tokia, hitza eman, ikusgarri egin. Haien altxorrak ezagutu hitzegiten dutenen aho-eskuetatik….

 

MAIATZAREN 20KO ASTEBURUA

ARTEA izanen da egunaren hildoa

EKAINAK 10 (Larunbata)

10.00tatik aurrera Munduko Arrozak

*Bi egun hauen berri zehatzagoa, data hurbildu bezala jakinaraziko da.

Prozesu osoan, gure egiteko modua, nahia eta desioa, inork parte hartu nahi badu, horretarako bideak eta ateak irekiak dituela eta izango dituela dela gogorarazi nahi dugu.

Guzti hau ekimenaren proposamenean, garapenean eta ebaluaketan parte hartzen ari diren persona, talde, elkarte, entitate, zerbitzu… anitzei esker posible dela goraipatu nahi dugu.

Inork parte hartu nahi badu, garaiz dabil. Horretarako deitu edota idatzi: