Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

ELKARTASUN AZOKA ALTSASUN. Apirilak 23

Apirilaren 23an, igandearekin Elkartasun Azoka izanen da bigarrengoz Altsasun.
Baratzekobide plazanan izango da 11:00tatik 14:00tara.
Txoko anitzaz gozatzeko aukera izanen da bertan: salmenta, gozoak, pintxoak, jolasak, henna, esaerak, Help-NA, hausnarketarako txokoa, Kamishibaia…
Egun horretan aterako den dirua Sakanan Anfas-ek duen egoitzara bideratuko da, eta saltzen ez den materiala aldiz Elkarri Laguntza elkartera.
Hortaz, badakizue, elkartasuna praktikan jarri nahi baduzue, zatozte apirilaren 23an, igandearekin Altsasuko Baratza bide gunera, Iortia plaza ondoan.
Zuen zain gaude!
Antolatzaileak: Sakana Harrera Harana , Anitzartean, eta Altsasu BHI.
Laguntzaileak: Altsasuko Udala, boluntarioak , Anfas, Help -NA eta Nafar Gobernua.