2023/210 LEHENDAKARIAREN EBAZPENA
2023ko apirilaren 11n Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Sakanako Mankomunitateko kudeatzaile lanpostua oposizio-lehiaketa bidez ordezkatzeko prozedura.
Eskabideak aurkezteko epea amaituta, lau izangai aurkeztu dira. Lauek betetzen dituzte deialdiaren oinarrietan adierazitako baldintzak, eta 5. oinarrian ezarritakoaren arabera, inor baztertzen ez bada, zuzenean argitaratuko da behin betiko zerrenda.
Patxi Xabier Razkin jaunak, Sakanako Mankomunitateko lehendakariordea eta prozedura honetako epaimahaiko kidea, lehendakariaren ordezko bezala, honen parte izateari uko egin dio, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2017 Legeak ezarritako abstenitzeko kausa bat ematearen ondorioz. Lege berdinaren 13. artikuluak ezarritakoaren arabera, bere lekua beteko duen pertsona bat izendatuko da.
Horiek horrela, Sakanako Mankomunitateko Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1.- Onartutako izangaien behin betiko zerrenda onartzea, ondoren azaltzen diren pertsonekin osatua:
¾ Balda Galan, Maria
¾ Galarza Izagirre, Ane
¾ Razkin Sagastibeltza, Natalia
¾ Zabalza Alonso, Bidane
2.- Mankomunitateko lehendakariordea den Patxi Xabier Razkin Sagastibeltza jaunaren errenuntzia onartzea epaimahaiko kide bezala.
3.- Epaimahaian lehendakariaren ordezko bezala, Patxi Xabier Razkin jaunaren ordez, Silvia Marañon Txasko andrea izendatzea.
4.- Proben datak jakinaraztea, hurrengoak direlarik:
- Lehen proba: 2023ko ekainaren 30, goizeko 9:00an, Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan. Iraupena: ordu eta erdi.
- Bigarren proba: 2023ko ekainaren 30, eguerdiko 12:00an, Mankomunitatearen egoitzan, Lakuntzan. Iraupena: 2 ordu.
- Proba psikoteknikoa: uztailaren 3 eta 4, NAPI-ko egoitzan, Iruñan. Parte-hartzaile bakoitza egun bat (adierazitakoen artean) eta ordu bat ipiniko zaie.
- Elkarrizketa: uztailaren 5, Mankomunitateko egoitzan, Lakuntza. Ordu bat emango zaio aurreko probak gainditu dituen izangai bakoitzari.
5.- Ebazpen hau Sakanako Mankomunitateko iragarki-oholean eta webgunean argitaratzea, eta onartuak izan diren lau izangaiei notifikatzea, honen kontra tarteratu ditzaketen errekurtsoak adierazita. interponer.