Erabiltzen ez duzun arropa daukazu armairuan? Txikiegia edo handiegia geratzen zaizu? Gaur egun ez duzu zeure burua arropa horrekin ikusten? Ez ezazu bota, truka ezazu.
Urriaren 26an arratsaldeko 17:00etatik aurrera Altsasuko Gure Etxean egoera onean eta garbi duzun arropa ekarri eta beste bategatik trukatu ahal izango duzu. Horrela arropa berria mustuko duzu eta hondakin kopurua murrizten lagunduko duzu.
Animatu eta etorri!!