Azaroaren 9an eta 10ean pintxo-pote jasangarria garatuko da Sakanan. Horretarako, bertako janari ekoizle eta janari dendak ostalaritzarekin harremanetan jarri ditugu beren produktuak
truka ditzaten, eta horren emaitza erakutsi aprobetxamenduko produktuekin egindako pintxo-pote berezi batean. Honen bidez, Sakanako herritar, komertzio eta enpresak kontzientziatu nahi ditugu elikagaiak egoera onean probesteak dakartzan onurei buruz.
Ekoizleak:
– Altsasuko Eroski Supermerkatua
– Irurtzungo Galarza harategia
– Altsasuko Ogi Berri
– Altsasuko Amaya okindegia
– Lacturale
Tabernak:
OLAZTI: Barandi
ALTSASU: Kaixo, Irubide, Gure, Lemik, Arkangoa, Lezea
URDIAIN: Kaluxa
ETXARRI ARANATZ: Leku Ona, Derry, Iratxo, Etxarri Aranazko kanpina.
ARBIZU: Arbizuko kanpina.
LAKUNTZA: Kale Txiki, Lakuntzako Ostatua, Sorginak
IRURTZUN: Pikuxar Euskal Txokoa
Parte hartu eta on egin!!!