Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

IKASTETXE ARTEKO XVII. HERRI KIROL TOPAKETA

Aurten ere Ikastetxe arteko Herri Kirol topaketa aurkeztera gatorkizue.
Froga konbinatua landuko da Sakanako ikastetxe guztietako ikasleen artean.
Aurretik Kañamares aita-semeak eta Uxue Ansorregik, trontza eta aizkora erakustaldia egingo dute.

Topaketaren berezitasunak hauek izango dira:
Eguna: Maiatzaren 15ean, asteazkena, goizeko 10:00etan hasi.
Tokia: Burunda pilotalekua, Altsasu
Froga konbinatua: Txingak, zaku lasterketa, kozkolak, giza-plaza eta sokatira.
Adinak: 6. Mailakoak
Sailkapenik ez, partehartzea eta jai giroa bultzatuko da. Ikastetxe desberdinetako ikasleek nahastuta parte hartuko dute.
Guztira 233 partaide izango dira, eta 18 irakasle laguntzen.

Antolatzailea: Sakanako Mankomunitatea
Laguntzailea: Altsasuko Udala