Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

EMAN IZENA ORGANIKOARI. DESKONTUA DUZU TASAN!

Sakanan urteak daramatzagu lanean hondakinen birziklapena eta kudeaketa egokia lortzeko eta denon artean Nafarroan gehien birziklatzen duen eskualdea izatea lortu dugu berriz ere. ZORIONAK!

Hala eta guztiz ere, lanean jarraitu behar dugu. Sortzen ditugun hondakinen %40a materia organikoa da, eta Nafarroako Hondakin Planak eta Europako Batzordeak ezarritako helburuak bete ahal izateko ezinbestekoa da frakzio hau bereizi eta modu egokian kudeatzea. 

Legez ezarritako helburuak betetzeaz gain, materia organikoa banatzeak badauzka beste hainbat onura:

1. Tuterako El Culebreteko zabortegira eraman beharrean, Arbizuko konpost plantara ekarri eta bertan konpostatzen da. Konpost hori dohainik eskuratu dezakezu zure baratza edota loreekin erabiltzeko. Etxean konposta egiten baduzu, 0 km-ko konposta lortuko duzu, aukerarik hoberena!

2. Kutsadura eta berotegi efektuko gasak murriztu egiten dira

3. Lanpostuak sortzen dira

4. Hobaria aplikatuko dizugu hondakin tasaren tratamendu partean. Autokonposta edo auzokonposta egiten baduzu, %25a eta edukiontzi marroia erabiltzen baduzu, %20a.

 

Konpostajerik egiten ez baduzu:

  • Atez ateko bilketa sistema duen herrietako batean bizi bazara, gogoratu organikoa astelehen eta ostegunetan biltzen dela eta organikoa kubo marroian atera behar dela
  • Sistema mistoa duten herrietako batean bizi bazara, erabili ezazu ekarpen etxoletan eskura duzun edukiontzi marroia
  • Altsasun edo Irurtzunen bizi bazara, eman izena edukiontzi marroia erabiltzen hasteko. Giltza eta bestelako materialak emango dizkizugu.

 

900 730 450 doako telefonoa eta info.hondakinak@sakana-mank.eus helbidea eskura daukazu edozein zalantza argitzeko. 

 

Eskerrik asko materia organikoa bereizten hasteagatik!