Iruzurraren aurkako salaketa-kanalaren bidez, edozein pertsonak jar dezake salaketa bat, lan-testuinguru edo lanbide-testuinguru batean Europar Batasunaren zuzenbidearen aurkako arau-hausteak izan daitezkeen ekintzak edo ez-egiteak hautematen baditu, edo arau-hauste penal edo administratibo larria edo oso larriak badira, Arau-urraketei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesa arautzen duen otsailaren 20ko 2/2023 Legearen arabera.
Herritarren komunikazio bide horri esker, Berriobeiti Udalak bere jarduketan izandako irregulartasunen aurrean erantzun dezake, eta, horretarako, neurri egokiak har ditzake, irregulartasun horiek ez gertatzeko, Berriobeiti Udalak jardunbide egokienekin duen konpromiso etikoa erraztuz.
Sakanako Mankomunitateko Iruzurraren aurkako Neurrien Plana
Postontzi honen bidez bidalitako salaketak indarrean dagoen legediaren, kodeen, politiken eta erakunde horren barruan egindako edozein jarduera irregular edo desegokiren aurkakoak izan behar dira.