Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

SAKANAKO HIRI HONDAKINEN ESTRATEGIA 2025-2035

Sakanako Mankomunitatetik etorkizunari begira hiri-hondakinen kudeaketarako diseinatutako estrategiaren kontraste prozesu bat abiatu dugu. Zehazki, Sakanako herritarren ekarpenak bildu nahi ditugu, eskualdean sortzen ditugun hiri-hondakinen kudeaketa egokia ziurtatzen laguntzeko.

Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu. Bertan, hondakinen estrategiaren ikuspegiarekin, lehentasunekin eta helburuekin lotutako balorazioak jasotzen dira, baita komertzioen eta herritarren etxeko hondakinen kudeaketarekin lotutako esperientziak eta iritziak ere. Modu honetan, jasotzen ditugun iruzkin guztiak aztertuko ditugu, eta erantzun bakoitzak 2025-2035 Sakanako Hondakinen Estrategiaren azken bertsioari forma ematen lagunduko du.

Beren iritzia eman nahi duten herritarrek paperezko galdetegian zein online formatuan betetzeko aukera dute.

Paperazko formatuan bete nahi izanez gero, ondorengo puntuetan eskuratu ahal daitezke:

  • Sakanako Mankomunitateko egoitza (Lakuntza)
  • UtzubarEKOgunea (Arbizu)
  • Sakanako udaletxe guztiak
  • Iortia Kultur Gunea (Altsasu)

 

Formatu digitala nahiago baduzu, hurrengo loturaren bidez galdetegia zure ordenagailuan edo mugikorrean betetzeko aukera daukazu:

https://labur.eus/sakana_hondakinak

Galdetegia betetzeko epea azaroaren 19an amaituko da.

Guretzat zure iritzia ezagutzea oso garrantzitsua da eskualdeko hondakinen kudeaketa hobetzen jarraitzeko.

Eskerrik asko galdetegiari erantzuteko denbora hartzeagatik!

Galdetegia eta honekin lotutako prozesu guztiak Nafarroako Hondakinen Funtsak finantziatu ditu.