2017ko bilketa datuen , beste urte batez Sakanako Mankomunitatea Nafarroan gehien birziklatzen duen mankomunitatea da. Bilketa selektibo tasak, 2016koarekin alderatuz, dezima batzuk egin du gora, %55,99eraino iritsiz. Horrela, Nafarroako media baino %40 gehiago birziklatzen da Sakanan gaur egun.
Orotara, ia 5.000 tona hondakin bildu ziren selektiboki Sakanan 2017an, 4963 tona zehazki. Horietatik, 2051 tona materia organiko izan ziren, 464 tona ontzi arin, 836 tona paper eta kartoi eta 663,5 tona beira. Culebreteko biometanizazio plantara bideratutako errefusa 3902 tona izan ziren.
Materia organikoa (atez ate, konposta, podak) |
Ontzi arinak |
Papera eta kartoia |
Beira |
Errefusa |
Besteak (Emausgo trapuketariak, olioa, arropa, garbigunea…) |
Orotara |
2051 t |
464 t |
836 t |
663,5 t |
3902 t |
948,5 t |
8865 t |
%23 |
%5 |
%9 |
%8 |
%44 |
%11 |
%100 |
Sakanan sortzen den materia organikoak hainbat helmuga ditu. Alde batetik, konposta bidez kudeatzen dena tokian bertan eta Arbizuko transferentzia plantan kudeatzen da eta atez ate bildutakoa (baita 2018tik aurrera 5. edukiontzian bildutakoa) Caparrosoko HTN biogas plantara eramaten da. Ontzi arinak Moratieleko plantara eramaten dira, Peraltan dagoena. Papera eta kartoia Bidasoa Ecogestion enpresari saltzen zaio eta beira Ecovidrio enpresak kudeatzen du. Azkenik, errefusa Tuterako Culebrete plantara eramaten da.
Bailaran dauden 4 sistemen egoera eta bilketa selektibo tasak aurreko urteetako antzekoa izaten jarraitzen du. Atez-ateko sistemak jarraitzen du datu hoberenak ematen, mistoak jarraitzen diolarik. Dena den, 2018ko lehenengo hiruhilabetekoan dagoeneko Altsasun berriki ezarri den 5. edukiontziarekin lorturiko emaitza probisionalek erakusten dutenez, Altsasuko bilketa selektibo tasa igo egin da ,%36,47ra. 2017ko tasa ia 4 puntutan hobetu da, 10 puntu 2016tik. Horrela, Sakana osoko bilketa selektibo tasa %56,22an kokatuko litzateke. Beste erritmo batean, baina Altsasu ere pixkanaka pixkanaka bilketa selektibo tasak hobetzen ari dela esan nahi du honek. Bertan egitekoa den garbiguneak datu hauek ere nabarmen hobetzea espero dugu. Honek bai Altsasuko bilketa selektibo tasa zein Mankomunitate osokoa igotzea ekarriko du, Nafarroan gure aitzindaritza gehiago errotuz. Nafarroako media %37,5ean dago.
2013an hasitako bidean ondo goazela erakusten digute datu hauek. Europar Batasunak 2020rako jarria duen helburua, %50eko bilketa selektiboa, dagoeneko betetzen dugu eta berriki onartu den Nafarroako Hondakin Planean 2027rako jartzen den %70eko helbururako bide onean goaz. Hala ere, jakitun gara datu orokor hauek oso onak baldin badira ere, tokian toki hobetzeko hainbat gai badaudela eta horiek konpontzeko lanean gaude.
Sakanako herritarrei gure esker ona adierazi nahi diegu baita ere. Izan ere, haiek egindako esfortzu eta lanari esker, gure lanarekin batera, da posiblea datu hauek lortzea. Uste dugu datu hauek harro egoteko modukoak direla eta orain arte bezala, gutxienez, jarraitzeko deia egiten diegu.