Sakanako VIII. Frontenis txapelketako finala ekainaren 26an jokatuko da Etxarri Aranatzen arratsaldeko 20:00etan. Andrea eta Izar, Ane eta Uxueren aurka ariko dira, nahiz eta oraindik ez diren ligatxoko partidu guztiak jokatu, ez dute eraginik izango finala jokatuko duten bikoteekiko. Ostiralean ikusiko da nor diren aurtengo txapeldunak.