Deialdi honen helburua turismo informatzaile izateko bi lanpostu presazko prozeduraz betetzea da. Lanaldi osoa izanen du eta ekaina amaieratik irailaren bukaerara hiru hilabetez aritzeko da.
Sakanako Mankomunitatea eta Garapen Agentziaren Turismo teknikariaren ardurapean, turismo informazio gunearen kudeaketa izango da betebeharra.
– Bisitariei harrera eta informazioa.
– Informazio eta datuen bilketa, eguneratze eta tratamendua.
– Aralar eremuaren erabilera publikoaren inguruko aholkularitza ematea.
– Zonaldeko (Aralar, Sakana eta Plazaola) zerbitzu eta turismoaren inguruko informazioa.
– Bisitarien kontrola: estatistikak, galdeketak eta oinarrizko datuen erregistroa (jatorria, nola bidaiatzen duten eta bisitaren zergatia).
– Turismoari loturiko jardueretan Turismo arduradunari laguntza.
– Bisita gidatuen jardueratan natur gunearen informazio eta zabalkundean arduradunari laguntza
– Material turistikoaren bilketa eta kudeaketa.
– Bisitarien zenbaketa puntualak.
Deialdian parte hartzeko eskabideak Sakanako Mankomunitateko bulegoetan aurkeztu beharko dira 2019ko ekainaren 10eko 14:30ak baino lehen.