Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Desfibriladore ikastaroaren birziklatzea

Desfibriladore titulua duten eta berau mantendu nahi duten pertsona guztiak, 2 urtero birziklatze ikastaro bat egitera behartzen ditu arautegi berriak. Nafarroako Gobernuko osasun sailak emandako titulua daukaten pertsonei ikastaro hau egiteko aukera ematen die Kirol Institutuak. Sakanan bertan egin ahal izanen da 4 orduko ikastaroa urriaren 19an, arratsaldeko 16:30tatik 20:30tara.

Gehienez ere 24 parte hartzailerentzat egongo da lekua. Izena ema eta ordainketa agiria Mankomunitatean aurkeztu ahala tokiak gordetzen joango dira, eta beharrezkoa bada itxaron zerrenda egingo da.

Izen emateko epea: Irailak 28 azken eguna. Curso

Prezioa: 10 €

Lekuak eta moduak:

Sakanako Mankomunitateko Kirol zerbitzua.

948-464866 kirolak@sakana-mank.com

www.sakana-mank.com

Kontu zenbakia: 3035 0116 93 1160003328 (Euskadiko Kutxa) Ordaintzerakoan partaidearen izen abizenak zehaztu agirian.