Hondakinei buruzko Foru Legea eta haren fiskalitatea betez, uztailaren 3tik aurrera debekatuta egonen da Nafarroan birziklatu ezin diren erabilera bakarreko platerak, mahai-tresnak, lastotxoak, monodosiak eta plastikozko beste ontzi batzuk saltzea.
Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak kanpaina bat jarri du abian, erabilera bakarreko plastikozko produktuak, plastiko oxodegradagarriz fabrikatutako produktuak eta monodosia eta/edo birziklagarriak ez diren materialen kapsulak saltzeko debeku berriei buruzko informazioa emateko.
OPRECen web orrialdeak (Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularrera bultzatzeko Bulegoa) arau berriari buruzko informazio teknikoa eta zehatzatza eskaintzen du.