Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Arbizuko duatloiaren 20. edizioa

Martxoaren 19an ospatuko da Arbizuko duatloiaren 20. edizioa. Goizeko 10:00etan txikienen txanda izango da Nafarroako kirol jokoetako 4.edizioa dugun honetan. Izen emateak hemen eta txostena hemen.

Ondoren, 15:30ean helduen txanda izango da. Ibili beharreko distatziak  8-32-4 km izango dira helduentzat, bikoteka erreleboak egiten dituztenentzat eta paratriatletentzat. Herrikoian parte hartzen dutenentzat eta kadeteentzat distantziak berriz, 4-16-2 km izango dira.

Izen emateak martxoaren 17an amaitzen dira, www.rockthesport.com webgunean egin daitezke eta 22 euro balio du federatuentzat eta 28 gainontzekoentzat. Txostena hemen.

image001