Azken aldi honetan herritarren kexak jasotzen ari gara beira botatzeko igluak gainezka daudelako eta beirak lurrean amaitzen duelako. Beiraren bilketaz ECOVIDRIO enpresa arduratzen da Nafarroako Gobernuarekin daukan hitzarmen baten ondorioz. ECOVIDRIO arduratzen da edukiontziak jartzeaz, hustutzeaz, garbitzeaz, mugitzeaz eta abar.
Azken urte honetan aldaketak egon dira, murrizketak egon dira eta ECOVIDRIOK ASCAN izeneko enpresa bat azpikontratatu du 2019ko abendua arte bilketa egiteko.
Sakanako Mankomunitatea eta udalak ez dira bilketa horren arduradunak. Hala ere, Mankomunitatea da bitartekari lanak egiten dituena, horregatik, arazo edo eskaera bat izatekotan hz5@sakana-mank.com, hz8@sakana-mank.com edo info@sakana-mank.eus helbideetara edo 900730450 telefonora deitu eta guk bideratuko dugu.