“Berdintasun Zerbitzuaren eginkizun nagusia emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna sustatzea da”
Aurkezpena
Sakanako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua eskualdeko berdintasunaren gaineko politiken diseinuaz, plangintzaz, kudeatzeaz eta ebaluazioa egiteaz arduratzen da.
Tokiko Administrazio bateko Berdintasun Zerbitzuaren misioa da bizitzaren arlo guztietan, publiko zein pribatuan, emakume eta gizonen arteko ezberdintasun eta diskriminazioak ezabatzea helburu duten berdintasun politikak garatzea.
Bestalde, aukera berdintasunaren gaian jendartea sentsibilizatu, informazioa eman eta aholkularitza lanak egiten ditu, bai Mankomunitate zein Udal mailan (Mankomunitateko eta Udaletako langileendako) bai eskualde zein udalerri mailan (herritarrendako, elkarteendako edota taldeendako).
Helburu estrategikoak
- Genero ikuspegia eskualdeko-politiketan eta eskualde mailako arlo guztietan txertatzea.
- Sakanako emakumeen eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bultzatzea.