“ZURRUMURRUEN JASARI, BALOREAK ATERKI”
Sakanako Mankomunitatearen ANITZARTEAN Kulturartekotasun zerbitzuak, Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren I.Lehiaketa antolatu du.
Berdintasuna, aniztasuna, errespetua eta diskriminazio eza baloreak bultzatuko dituen istorio bat sortzera gonbidatzen ditugu sakandarrak. Migratu duten pertsonei buruz ditugun ideiak eraldatuko dituzten istorioak sortzera. Aniztasunean elkarbizitzaren alde eginen duen istorio bat eraikitzea azken finean, bestearekiko zurrumurru eta aurreritziz libre izango dena.
Eszenatoki berri bat asmatzea animatzen ditugu sakandarrak. Aniztasunak, tratu eta aukera berdintasunak, eta bestearekin elkarbizitzeak dakarzkigun onurak kontatzea.
Sakana kulturartekotasunaren bidean dabil azken urteotan; migraturiko pertsonen inguruan dauden zurrumurru, aurreritzi eta estereotipoetatik libre izatera daraman bidetik.
- LEHIAKETAREN XEDEA
Zurrumurruen jasari , baloreak aterki lelopean ANITZARTEAN zerbitzuak Sakanan garatzen duen sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen da Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren I. Lehiaketa hau.
Sentsibilizazio kanpaina sakandar orori dago bideratua, elkarbizitzari modu ezkorrean eragiten dieten jatorri anitzeko pertsonen inguruko zurrumurru eta estereotipo ezkorrei aurre egin nahiean.
Bere helburua, kulturartekotasuna eta kohesio sozialaren alde, nola bazterkeriaren kontra jardungo duten persona zein entitate konprometituak sortzea eta sendotzea da. Hortaz, ipuinek xede honekin zerikustekoa izango dute.
- PARTEHARTZAILEAK
Sakanako biztanleak parte har dezake, edozein dela bere jatorria zein egoera juridiko-administratiboa ere.
- GAIA
Lehiaketaren gaiak, ANITZARTEAN zerbitzuak bultzatzen dituen balioei egiten die aipamena: aniztasuna, berdintasuna, errespetua, diskriminazio eza, elkarbizitza, kulturartekotasuna, arrazakeriaren , aurreritzi eta zurrumurruen kontrako borroka, aniztasunaren ekarpen eta abantailak…….besteak beste
- HIZKUNTZAK : EUSKERA ETA GAZTELERA.
Lanak euskara zein gazteleran aurkez daitezke. Ezingo da lan bera bi hizkuntzetan aurkeztu.
- IPUINEN EZAUGARRIAK
Ipuinek, gehienez ere 4 orrialdeetako luzapena izango dute. Arial 12, letran idatziko dira, espazio bikoitzean. Orijinalak, berriak, eta beste lehiaketetan ez sarituak izango dira.
- AURKEZPENA
- Posta elektronikoz. Bi dokumentu aurkeztuko dira PDF formatuan:
- Lehenengo PDFan partehartzailearen datu pertsonalak joango dira: izen—abizenak, jatorria, helbidea, posta kodea, tfnoa, identifikazio zenbakia, eta posta helbidea. PDFaren izena hauxe izango da: “ZURRUMURRUEN KONTRAKO I. IPUIN LABURREN LEHIAKETA” . Eta honekin batera izengoiti bat joango da pdfaren izenean.
- Bigarren PDF an aldiz: Izenburu berdina bere izengoitiarekin, eta ipuinaren izena, hizkuntza eta partehartzailearen adin tartea (16 urte baino gehiago edo gutxiago)
- LANAK AURKEZTEKO TOKIA ETA EPEA
Lanak aurkezteko epea 2020ko ekainaren 31 artekoa izanen da, hau barne.
Tokia aldiz, honako posta helbidea izango da:
anitzartean@sakana-mank.eus
Antolakuntzak ez du bere gain hartuko lanen galera posiblerik, ezta aurkezpenean atzerapenarik.
- EPAIMAHAIA
Honako hauek osautuko dute: Sakanako Mankomunitatearen Berdintasun Teknikaria, Bitartekari linguistiko eta kulturartekoa, eta ZASKA-ko (Zurrumurruen kontrako Nafarroako Sarea) kide bat.
Bera izanen da lanen irabazlea aukeratuko duena. Berak erabaki dezake lehiaketa bertan behera uztea, jasotako lanek ez balute behar adineko maila eskaintzen. .
Epaimahaiaren erabakiak apela ezinak izango dira.
Epaimahaiaren erabakia 2020-21eko ikasturtea hasi aurretik jakinaraziko da.
Lanak aurkezteak, oinarriak bere osoatsunean onartzea suposatuko du.
- SARIAK
- Ipuinak euskaraz:
- 16 urte bitartekoak:
- Saria: 100€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
- Saria; 75€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean
- Saria; 50€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean
- 16 urtetik gorakoak:
- Saria: 200€ Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko.
- Saria: 150€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko
- Saria: 100€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean
- Ipuinak gazteleraz:
- 16 urte bitartekoak:
- Saria: 100 € eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean.
- Saria; 75€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean
- Saria: 50€ eskola materialean aldatzeko Sakanako dendaren batean
- 16 urtetik gorakoak:
- Saria: 200€ Sakanako Dendai Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean
- Saria; 150€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean erabiltzeko
- Saria; 100€ Sakanako Dendari Ostalari eta Zerbitzuen Elkartean
- SARIEN BANAKETA
Sarien banaketa Sakanako Mankomunitatearen egoitzean izango da: Uriz 32 kalean, Lakuntzan bertan.
Irabazleek sari banaketara joan beharko dute. Data 2020ko irailaren lehenengo astean izango da, eta antolaturiko sari banaketan, ipuin irabazleen irakurketa izanen da irabazleen eskutik.
- BESTE OINARRI BATZUK
Saritutako lanak ANITZARTEAN zerbitzuak gertauko ditu, eta berak izango du eskubidea haiekin erakusketaren bat antolatzekoa edota lanak argitaratzekoa……haren helburuei jarraiki. Eta horrek ez dakar berarekin egilearen eskubideak eskatzerik.
12. INFORMAZIO GEHIAGO
ANITZARTEAN Sakanako Mankomunitatearen Kulturartekotasun zerbitzua.
Uriz 32 . Lakuntza 31830
648070710