Mankomunitateak ontzi arinak biltzeko kamioi berria erosi du. 168.070 €-koa kostua izan du, hauetatik 117.650 € Nafar Gobernuko Hondakin Funtsaren diruz lagunduta. Sakanan bildutako ontzi arinen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan (2020 eta 2024 artean %17ko igoera),…

ZERO ZAKAR ERREZETAK II
Sakanako Mankomunitateak, Nafarroako Hondakinen Funtsak finantzatutako sentsibilizazio kanpaina baten barruan, erabiltzen ez diren elikagai zatiak eta soberakinak aprobetxatzera bideratutako errezeta batzuk aurkezten du. Iñaki Urrestarazuk, lehen Altsasun zegoen Basomutur jatetxeko sukaldari jaunak, 2 errezeta proposatu dizkigu ezer ez alferrik ez…

PINTXO JASANGARRIEN 1. LEHIAKETAREN BIDEOA
Joan den abenduaren 19an, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan, Pintxo Jasangarrien I. lehiaketan irabazle izan ziren establezimenduak iragarri ziren. Orain, lehiaketa nolakoa izan zen erakusten duen bideoa ikus dezakezu, eta aurkeztutako pintxoak ikusten gozatu. Irabazle suertatu diren establezimenduak zehatz-mehatz ere ezagutu ditzakezu…
EDUKIONTZI BERDEAREN KARAKTERIZAZIOA
Sakanako Mankomunitateak hondakinen arloan azken urteetan egin dituen jardueren haria jarraituz, sortutako hondakinen kopurua murriztera eta jatorrian bereizketa handitzera bideratuta, 2024ko abenduan errefusa edukiontzi berdeak aldatu eta sarbide mugatua daukaten edukiontzi grisak jarri dira (gaintapa txikiagoa). Edukiontzi aldaketan laguntzeko, Sakanako…

Sakanako Mankomunitateak Zero Zabor sortaren irabazleak iragarri ditu
Abenduan Sakanako Mankomunitateak Nafarroako Hondakinen Funtsak finantziatutako sentsibilizazio kanpaina bat aurkeztu zuen Zero Zabor Komertzioak programaren barruan. Sakanako herritarrek hondakinak murrizteko produktuen 400 sorten zozketan parte hartzeko aukera izan zuten. Horretarako, Sakanako komertzio bakoitzean kutxa bat jarri zen eta honen ondoan…

SAKANAKO MANKOMUNITATEAK PINTXO JASANGARRIEN 1. LEHIAKETAREN IRABAZLEAK IRAGARRI DITU
Sakanako Mankomunitatearen egoitzan atzo egin zen ekitaldi batean, Pintxo Jasangarrien lehen lehiaketaren irabazleak iragarri ziren. Lehiaketak tokiko gastronomiako sormen lan gozo eta jasangarrienak aitortzea eta saritzea izan zuen helburu. Aitor Zubieta, Joseba Ezkurdia eta Joanes Bakaikoa pilotari eta pilotari ohiek…

EDUKIONTZI GRISA IRITSI DA
Edukiontzi grisa errefusa botatzeko baino ez da, hau da, birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzako, eta tapa txikiagoa dauka bereizi gabeko hondakinekin betetako poltsa haundiak edukiontzian botatzea saihesteko. Izan ere, hondakin birziklagarri guztiak bereizten badira, errefusaren bolumena nabarmen jaisten da. Hondakinen bereizketaren…

SAKANAKO HIRI HONDAKINEN ESTRATEGIA 2025-2035
Sakanako Mankomunitatetik etorkizunari begira hiri-hondakinen kudeaketarako diseinatutako estrategiaren kontraste prozesu bat abiatu dugu. Zehazki, Sakanako herritarren ekarpenak bildu nahi ditugu, eskualdean sortzen ditugun hiri-hondakinen kudeaketa egokia ziurtatzen laguntzeko. Horretarako, galdetegi bat prestatu dugu. Bertan, hondakinen estrategiaren ikuspegiarekin, lehentasunekin eta helburuekin…

JOSKINTZA TAILERRAK
Azaroak 5: Patchwork tailerra. Azaroak 12: Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi. Azaroak 19: Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. Azaroak 26: Sortu zure poltsa. Abenduak 10: Kanzashi, whunezko loreak. Ordua: 16:00-19:00 Lekua: Sakanako Mankomunitatea (Uriz kalea, 32 · Lakuntza)…

3. HIRUHILEKOARI DAGOKION ERREZIBOA
2024ko 3. hiruhilekoari dagokion erreziboak igorri dira. Irailaren 19tik aurrera jasotako aldaketak (kontu zenbakiak, katastro modifikazioak…) hurrengo hiruhilerako izango dira. Erreziboak 2024ko urriaren 4an kargatuko dira.