Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Desfibriladore ikastaroa Dorraon

Desfibriladore ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak Dorraoko elkartean. Ikastaroa gurasoei, kirol arduradunei, monitoreei, udal langileei, irakasleei eta, oro har, lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua dago. Ikastaroa, martxoaren 20 eta 21ean, arratsaldeko 16:30etatik, 20:30etara izango da.

Landuko diren edukiak honako hauek dira: bihotz birika suspertzea, bizitza arriskuan jartzen duten egoerak (itotzea, atake epilektikoa, bihotzekoa…) eta desfibriladorearen erabilera. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Gehienez ere 24 parte hartzaile izanen dira, izena eman ahala tokiak betetzen joango dira. Beharrezkoa bada, itxaron zerrenda egingo da.

Ikastaroak Nafarroako Gobernuaren eta Egoienako udalaren laguntza jaso du.

desfibriladore

Izen emateko epea: martxoak 2.
Izen emateak:
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoa: 948 464 866
www.sakana-mank.eus

Ergoienako udalean
idazkaritza@ergoiena.com
Telefonoa: 948460141