Data: urriak 1
Ordutegia: 16:30 – 20:30
Tokia: Lizarraga (Ergoiena)
Norentzat: sorosleentzat, udal langileentzat, irakasleentzat… lehen sorospenetan interesa duen edonorentzat.
Edukia: bihotz-birikietako erreanimazioa, bizitza arriskuan jartzen duten egoerak (itotzea, atake epilektikoa, bihotzekoa…), eta desfibriladorearen erabilera.
Ikastaroak zati teorikoa eta zati praktikoa izango ditu. Teorikoa online izango da, eta derrigorrezkoa izango da hura egitea zati praktikoa egiteko. Urriaren 1ean teoria errepasatu eta hainbat ariketa praktiko egingo ditugu.
Izen-emate epea:
Irailaren 20ra arte
Mankonunitatean:
948 46 48 66
Kirolak@sakana-mank.eus
Ergoienako udaletxean:
948 46 01 41
Info@ergoiena.com
Prezioa: dohainik
Kopurua: 24 parte-hartzaile gehienez ere. , izen-ematearen hurrenkera jarraituko da lekua emateko. Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda sortuko dugu.
Parte-hartzaileek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.
Antolatzailea
Sakanako Mankomunitatea.
Laguntzaileak
Ergoienako Udala eta Nafarroako Gobernua.