Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Desfibriladore ikastaroa Olatzagutian

Desfibriladore ikastaroa antolatu du Sakanako Mankomunitateak Olatzagutiako kultur etxean. Ikastaroa gurasoei, kirol arduradunei, monitoreei, udal langileei, irakasleei eta oro har lehen sorospenen inguruan interesa dutenei zuzendua dago eta arratsaldeko 16:30etatik 20:30etara izango da.

Landuko diren edukiak honako hauek dira: bihotz birika suspertzea, bizitza arriskuan jartzen duten egorak (itotzea, atake epilektikoa, bihotzekoa…) eta desfibriladorearen erabilera. Ikasleek ikastaroa egin izanaren ziurtagiria jasoko dute.

Gehienez ere 24 parte hartzaile izanen dira, izena eman ahala tokiak betetzen joango dira. Beharrezkoa bada, itxaron zerrenda egingo da.

Ikastaroak CEIM-en, Sutegi elkartearen eta Olatzagutiako udalaren laguntza jaso du.

desfibriladore

Izen emateko epea: urtarrilak 20.
Izen emateak:
Sakanako Mankomunitateko Kirol Zerbitzuan.
kirolak@sakana-mank.eus
Telefonoa: 948 464 866
www.sakana-mank.eus

Sutegi elkartean 
Alberto Landa
Telefonoa: 628776848