Abenduaren 2tik aurrera edukiontzi berdeak erretiratzen hasiko gara eta haien ordez edukiontzi grisak jartzen Sakanako herri guztietan.
Edukiontzi grisa errefusa botatzeko baino ez da, hau da, birziklatu ezin daitezkeen hondakinentzako, eta tapa txikiagoa dauka bereizi gabeko hondakinekin betetako poltsa haundiak edukiontzian botatzea saihesteko.
Izan ere, hondakin birziklagarri guztiak bereizten badira, errefusaren bolumena nabarmen jaisten da.
Hondakinen bereizketaren inguruko informazio gehiago hemen ikus dezakezu.
Aldaketak bi aste inguruko iraupena izango du eta honako ordenean egingo da:
- Irurtzun
- Altsasu
- Ekarpen etxolak (Ziordia, Lizarragabengoa, Ergoiena, Arruazu, Irañeta, Arakil)
- Larrialdiguneak (Olazti, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri Aranatz, Arbizu, Lakuntza, Uharte Arakil)
Informazio gehiago jasotzeko, deitu 900 730 450 doako telefonora edo idatzi info.hondakinak@sakana-mank.eus posta elektronikora.
Ez kutsatu edukiontzi grisa material birziklagarriekin!
Edukiontzi grisak eta komunikazio kanpaina Nafarroako Hondakinen Funtsak finantziatu ditu partzialki.